Tourte de Biscay sagar opila

Tourte de Biscay sagar opila –

Joan den astean hainbat komunikabidetan zabaldu da, antza, euskal errezetarik zaharrena dena: ageri den 1604ko Belgikako sukaldaritza liburuan, Tourte de Biscay deritzan sagar opila.

Tourte de Biscay sagar opilaMikoleta Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura Industria Sailburuorde Bittor Oroz eta Tolosako gozogileen ordezkari Rafa Gorrotxategi lagun zituela, eman zuen albistearen berri Donostian, komunikabide ugariren aurrean. Bertan, aurkikundearen gorabeherak, errezetaren nondik norakoak eta Eneko Atxa eta Rafa Gorrotxategiren gidaritzapean opilaren eredu gaurkotua sortzeko egitasmoa izan ziren aipagai. Tourte de Biscay sagar opila

Egun horretako albistea aurkikundea bera zenez, aipamen hutsean eta hurrengo batean osoki adierazteko geratu zen, honen inguruan Mikoleta elkarteak garatu behar duen egitasmo soziolinguistikoa eta horretarako erregistratu duen marka grafikoa.

Ez naiz xehetasun gehiagotan sartuko, ZUZEUko irakurleek jadanik izango zutelako albistearen berri. Erantsi daitekeen albiste bakarra zera, etorri ziren komunikabide guztietatik, ETB izan zela, gero txintik ere aipatu ez zuen medio bakarra, bera izan arren, prentsaurrekoa amaitu ondoren elkarrizketa luze bat grabatzeko eskatu ziguna. Zer dela eta ez zen emititu galdetuta, albistegietan egun horretan lekurik ez zegoelako, erantzun digute.

Irakurlearen sen onari uzten diogu juzkatzea, aurkikuntza historiko hau baino zenbat albiste interesgarriago egon ziren egun horretan, eta grabatu ziguten elkarrizketa erdaraz errepikatzeko eskabideari uko egiteak ez emititzeko erabakian zer ikusirik izan ahal ote zuen.

Albistearen berria heldu ez zaienentzat, honatx, euskaraz argitaratu dituztenen estekak:

BERRIAn: https://www.berria.eus/paperekoa/1876/045/001/2019-04-06/sagar-opil-gaurkotuaren-bila.htm

NAIZen: https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190404/euskal-errezeta-zaharrena-izan-daitekeena-aurkitu-dute

Euskadi Irratiko Kultur Leihoan (12:30 minututik aurrera). https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2019/04/04/2420770/20190404_15280604_0011917060_002_001_KULTUR_LEIHO.mp3

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik biek aipatu zuten albistegietan, baina ez dute albistegien erregistrorik gordetzen.

 

Tourte de Biscay sagar opila

6 pentsamendu “Tourte de Biscay sagar opila”-ri buruz

  • Ongi etorri Hartsuaga, aspaldiko partez.

  • Kristina Zorita Arratibel 2019-04-10 16:19

    Kaixo Juan Inazio:

    Niri ez dagokit hau egitea, baina tartean sartu nauzuenez, sartu gaituzuenez, erantzutea erabaki dut.

    Ni izan nintzen prentsaurreko horren ondoren elkarrizketa luzea eskatu nizuna. Eskatu beharrean egon nintzen, ETBk ez baizuen zuen konbokatorioa eta oso modu aldrebesean jakin eta korrikan joatea erabiki. Prentsaurreko gehiena galdu genuen.

    Gaia interesa sortu zidan. Eta jakinda gainera Gorrotxategi gozogileak eta Atxa sukalderiak torta hori moldatuko dutela, han zegoen Gorrotxategiarenaga hurbildu eta noizko aurreikusten eta telefonoa eskatu nion. Eta zuri ondoren izan genituen e-posta trukatetan agertzen den modura esan nizuenez, “gaia merezi duen mimoz egite”ko borondantez.

    Askotan tokatzen zaigu gazteleraz egingo ote duten galdetzea. Eta beti errespetatu dugu, dut, bakarrik euskaraz egingo dutela esaten didatenean – gonbidatzen zaitut Teleberrin euskaraz azpitituluak sartzen ditugun notizien errepaso egitea.

    Hemen behean izango dugun posten elkartrukateka. Zuk bidalitakoak behean eta niri erantzuna goian.

    Norberak atera ditzala bere ondorioak

    E-posta Apirilaren 8an bidalita:

    Kaixo Juan Inazio:

    Nire eginkizuna informazioa biltzea zen eta nire buruzagiek agindutzen badute, lantzea. Ez dut albistegietan sartu behar denaren inguruan ardurarik.

    Egun horretan ez zegoen lekurik izan ez GAUR EGUNen (euskarazko albistegia) ez TELEBERRIAn.

    Dena den, gaia gustatu zitzaien eta espero dut berriz heltzea Gorrotxategik eta Atxak torta hori itxuridakatzen dutenerako. Ikusentzunezkoa garenez, irudi aldetik nola egiten duten unea oso polita izan daiteke gure ikusentzuleentzat. Aurrekoan korrika eta presaka joan ginez, ea oraingoan lasaiagoa hurbiltzea dugun, eta gaia merezi duen mimoz egitea dugu.

    Mila esker interesagatik.

  • juan inazio hartsuaga 2019-04-10 23:22

    Kaixo Kristina. Ondo diozu, ez dagokizula egin duzun iruzkina egitea, ez dudalako zure izena artikuluan aipatu eta sinetsi dizudalako, emititu ala ez emititzeko erabakia ez duzula zuk hartzen, zure gainekoek baizik. Horregatik ez dut ulertzen zergatik idatzi duzun idatzi duzuna eta nolatan argitaratu duzun gure arteko korrespondentzia pribatua, bertan ezer ezkutagarri ez egonda ere, pribatuak pribatu behar duelako. Erabakiaren arrazoiez ditudan zalantzak adierazi ditut, arrunt harrigarria iruditu zaidalako gaia aipatu gabe geratua (ez naiz bakarra inondik ere), eta zoritxarrez, iradokitzen dudan susmoaren aurrekaririk ez delako falta ETBn. Zernahi dela eta, hasi bezala amaituko dut: ez emititzeko erabakia zuk ez zenuenez hartu, ez zara zu nire iruzkin eta zalantzen jomuga.

  • euskaldun bat 2019-04-10 23:45

    Horrelako albiste bat ETB kateren batean agertu ez izana, dimisioa eskatzeko modukoa da, lotsagarria ez, hurrengoa eta bi gehiago. Herri honek pairatzen duen maketoen inbasioa jasan ezina da jada.
    Kristina, mezu pribatuak hemen publiko egitearena barkaezina da. Hartsuagak barkatuko al zaitu, nik ez zintudan barkatuko eta. Hartsuagaren helbide elektronikoa agerian utzi duzula ez zara konturatzen ala? Nik oraingo jende “moderno” honekin flipatu egiten dut! Egun guztia Facebook, Watsapp eta puta mierda guztiarekin pasatzen duzue eta jada pribatua eta publikoa ezberdintzeko zailtasunak dituzue… baina zer da hau ordea?! Ez zara konturatzen egin duzuna legez kanpokoa ere badela, salaketa bat ere jaso ahalko zenukeela? Eta suposatzen da zu ETBko profesional bat zarela? Euskaraz ere gaizki idatzita… baina zer da hau ordea?! Niri ez zaidala etorri ETBko norbait “eta orain erderaz” esanez, zeren zerbait serioa gerta daiteke! Utzi bakean Herri hau! OSPA HEMENDIK!

  • Euskaldun bat, eskerrik asko nire aldeko hitz horiengatik, baina agian gogorregia izaten ari zara behar ez duzunarekin. Ez ahaztu ez emititzeko erabakia hartu ez duen langile bati zuzentzen zatzaizkiola, gaineko baten agintepean lanean diharduen bati, eta agian (ez baitago seguru jakiteko modurik) hemen idazterakoan ere agintepean diharduen bati. Libre zara noski nahi duzuna idazteko, baina, nire izenean behinik behin, etzazu Kristina horrela egurtu.

  • Hainbeste hikamika hedabideen artean, gorde itzazue zuentzat, irakurle xumeok errezeta nahi dugu! ;o)