Kaka zaharra
Kaka zaharra –
Duela hilabete, alai antzean agertzen ginen hemen, Nafarroako fatxek lau alderdi izanen baitzituzten aukeran maiatzeko foru eta udal hauteskundeetan eta, beraz, haien boto asko eta asko zakarrontzira joanen zirelako. Baina nola aldatzen diren gauzak, kamarada! UPNk akordioa lotu du PP eta Ciudadanos alderdiekin eta Navarra suma izenarekin aurkeztuko dira hirurak hauteskundeetara.
Anitzetan errana dut hiru laurdeneko analista naizela eta, hartara, ez espero niregandik azterketa sakon eta burutsu bat. Nire analisiak tripetatik ateratzen dira maiz eta gaurkoan nire tripetan katu guztiak dantzan ditut. Beldur naiz.
Zuek ongi gogoratzen duzue zer zen UPNren bota autoritario eta baztertzailearen azpian bizitzea? Nik bai. Kaka zaharra zen. Holaxe, labur-labur eta sinple erranda.
Eta kaka zahar haren alde, hau da, UPN, PP eta Ciudadanosen alde, 2015eko hauteskundeetan 115.977 nafar eskuindar espainolista lerratu ziren. Eta horiek guziek berriz ere emanen dute botoa kaka zaharraren alde. Ez dute boto bakar ere galduko.
Aldiz, bertze aldean, kaka berritzearen aldekoen artean, oso ziurra da ez dituztela berriz 2015eko 160.352 botoak berreskuratuko. Izan ere, “Aldaketa” deitu dugun hori kaka izan da, ez ditu gauza asko aldatu edo berandu aldatu ditu, edo %100era ailegatu beharrean %78an gelditu da, eta bla, bla, bla… Bai, bai. Aldaketa kaka izan da eta nik, gutiziak bakarrik jaten dituen gourmet honek, nolatan emanen diot botoa kaka bati?
Bada, kaka nahi ez badugu, kaka zahar, autoritario eta baztertzailea datorkigulako gainera. Zuk aukeratu.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko martxoaren 12koa]
Asier! Nola esan dezakezu aldaketa hori kaka izan dela eta berriro botoa emateko zalantza duzula? Kaka, bat eta bakarra duzue Nafarroan eta hori UPN da. Dena dela, Ciudadanos foruen aurka agertu izana ondo datorkizue. Orain mitinetan UPN gupida gabe egurtu dezakezue eta agian kontu horrek bozka asko galduarazi liezazkioke. UPN beste legealdi bat gehiago kanpoan uzteak kalte handia egin diezaioke, oso handia. Horregatik bakarrik bada ere bozkatu beharko zenuke, gero “aldaketak” ezer egingo ez badu ere.
“Euskaldun bat”! Ironia da! Kar-kar-kar!!!
Bai, eman botoa, eta ez dakit zergatik ez diren elkarrekin joan Bildu eta Geroa Bai, eta ahal izanez gero beste biak. UPN-k askoz hobeki jokatu du.
Kaixo Naparroan: nire ustez foru hauteskundeetan Geroa Bai eta EHBilduk botu gehiago lortuko dituzte bakoitza bere proiektu politikoarekin koalizioan joanda baino. Proiektu diferenteak dira eta bakoitzak bere “parrokia” du. Beste gauza bat Kongresurako hauteskundeak dira. Hor aukera polita zegoen baina alderdikeriek irabazi dute, beste behin ere.
Foru hauteskundean zail izango dugu Aldaketaren gobernua berritzen baina ez dugu esperantza galdu behar!
Nik jakin nahi nuke, eta horregatik nafarroan bizi zaretenoi galdetzen dizuet (ni ere nafarra naiz) agian jakingo duzuelakoan, UPNren botuemaleen artean zenbat diren euskaldunak?
2015ean UPNk Baztanen 1.216 boto. Adibidez. Batzuk badira.
Nire ustez “aldaketako alderdien” arazo nagusia abstentzioa izango da.
“Aldaketa” bazetorrela-eta Barkosen gobernuak Nafarroan eta Asironenak Iruñean ilusio eta itxaropen handiak sortu zituzten, maiz handiegiak.
Hautesle askok uste zuen gobernu berriek zirt-zart gauzak egunetik gauerako tartean aldatuko zituztela baina agintzearen ezaugarrietako bat da legeria berria sortzeko lana poliki-poliki mugitzen dela. Moteltasun hau oraindik ere handiagoa da gobernua eusten duten alderdiak (kasu hauetan bezala) jatorri eta helburu ezberdinekoak direnean. Miresgarria izan zen Nafarroako Foru Gobernua eta Iruñeko Udal Gobernua sortzeko lau alderdik gutxieneko adostasuna lortu izana, eta are miresgarriagoa izan da lau urtez elkarrekin gobernukide izaten jarraitzeko gaitasuna izan dutela.
Hautesle askoren itxaropen puztuak ez dira bete eta horrek etsimena sortu du zenbaiten artean, aldaketako gobernuen aurkako jarrera hartzerainoko desilusioa. Zenbaiten ustez aldaketa ez omen da nahikoa izan eta aldaketaren aldeko alderdiek ez omen dute beren boza merezi.
Baina aldaketaren aldeko alderdiek hautesle etsi hauen boza merezi ez badute, nork merezi du? UPNren gidaritzapeko koalizioak?
Arazoa ez da UPN-PP-Cs-Vox alderdiek ez dutela boz bakar bat ere galduko (denak zerrenda berean metatuko direlako) baizik-eta aurrekoan aldaketaren alde bozkatu zuen hauteslea ez dadila boza ematera joan eta nafar aurrerakoi/ezkertiar/euskaltzaleen abstentzioak UPNri itzultzea gobernua(k). PSNek UPNren alde egingo du, zalantzarik gabe (aurreko aldietan bezala).
Egiaren aitortzeko, eta mezu llaburrean esatearren, zeuen kaka eta geronena berbera da, EAJ. Zertan bereizten dira, bada,UPN eta EAJ. Emaizkidazu hiru bereizgarri, arren!
Benetan ari zara?
Hasteko zehaztapen da: EAJ Geroa Bairen parte da, bai, baina ez bakarrik.
Eta hiru berezgarri bakarrik?
1) Euskara
2) Abortatzeko eskubidea
3) Euskal Herriko mapa
Adibidez.
Nagorek dio: ” Zertan bereizten dira, bada,UPN eta EAJ.”
EAJren eta UPNren arteko ezberdintasunei buruz galdetzea bezalatsu da sagarren eta marrubien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren galdetzea.
EAJ eta UPN gauza askotan bat datoz, kapitalismo suntsitzailezale amorratuak dira biak adibidez.
Baina bata rejionalista baskonabarroa da eta beste español uniformizatzaile erradikala.
Bata aurrerakoi samarra da (GB gehiago, EAJ hutsa baino) zenbait gizarte-gaietan, eta bestea atzerakoi frankista.
Bata azaleko euskaltzale moderatua da, eta bestea antieuskaldun muturrekoa.
Aldeak izan, badira.
Izan ere, ezker abertzalea, EAEn ere EAJren atzetik dabil ia edozer itundu nahian.
Hona hemen EAJ eta UPN bereizten dituen beste hiru arlo:
(1) LGBTQ jendearen eskubideen gaia.
(2) EHko subirautzaren aldeko jokaera (bai Euskal Autonomia Erkidegon baita Nafarroako Foru Erkidegoan ere).
(3) Indarkeria politikoa jasan duten biktima guztien aldeko jarrera (ez ETAren biktimak soilik, frankismoaren, GALen, espainiar talde paramilitarren eta Espainiako poliziaren biktimak ere bai).
Kriston pena da hainbeste euskal jende enajenaturik dagoela ikustea kapitalismoaren kontrako borrokaren katramilarekin. Esan dezagun klarki, hori objetu imajinario bat da, etsai imajinario bat begitan duela, azken batean “independentzia eta sozialismoa” nahi duten horiek estatua derrokatu eta harrapatu nahi dutelako, 21 mendeko sozialismoaren ildotik, Venezuelan gertatu bezala. Eta badakigu zer den hori: goitik datorren kontrol oro poteretsua burokrata elite bat aberasten duena eta herria mixeri gorrira deliberatzen duena.
Euskal Herriari dagokionez “independentzia eta sozialismoa”ren zaleok euskal abertzaletasuna borroka global baten mende jartzen dute, gure herria zatituz eta abertzaletasunaren indarrak alferrik galdurik. Juantxo bezalakoentzat, abertzaletasuna-euskaltzaletasuna “azala” da eta edukia Madurotar sozialismo mixeria-hilketa eragilea. Juantxo ezker abertzalea baino ezkerrago dagoen bat da, beraz normala da EAJren kontra hain gogorki egotea eta espainolak eta euskaldunak zaku berean jartzea, bera espainol iraultzaile gorrien zakuan sartzen baita.
Bentazar hori, igarle eta politologo gisa ez duzu etorkizunik batere.
Aipatu duzun kontu batean edo bestean ados egon naiteke zurekin neurri batean.
Edonola ere, eta ezker abertzalearen egitasmo politikoaren porrota onartuta, non arraio dago gure herria batu eta abertzaletasunaren indarrak bilduko dituen EAJren egitasmo fantastiko hori?
Gauzak zehatz batzuk planteatuko dizkizut: EAJk sortu zuen abertzaletasuna, EAJk sortu zuen Euskal Herriaren ideia politikoa (Euzkadi), EAJk egitasmo hori gauzatu du hiru probintzietan. Ezker abertzaleak, zuk ondo esan bezala, porrota besterik ez du jaso. Argi dago anti-kapitalismoa eta independentzia eta sozialismoaren azpiko mugimenduak ez duela ez hemen eta ez munduan inongo herririk askatu, aitzitik, herri asko oinperatu ditu. Kapitalismoari benetako alternatibak jarri behar zaizkio eta ez halamoduzko hitzontzikeria.
EAJ-k sortu zuen abertzaletasuna, autonomismora mugatu du gerora, poliki-poliki.
Sabino Aranaren Euzkadik zazpi probintzia barne hartzen zituen. Egungo EAJren Euskadik, hiru baino ez. Horri ere ezin zaio arrakasta deitu, prezisamente…
Ene Juantxo, autonomismo-forala gauza on bat da gure herriarentzat eta mugarri oso garrantzitsua, euskal erakundeak sortu baiditu. Sabino Aranak autonomismo-forala jarri zuen burujabetzaren mugarri gisa. Hori arrakasta da, beste hoberik ez dago eta. Eta ez da gutxi.
Aisa ados jarriko gara erraiteko « gure » « elkargo »arekin alderatuz « zuen » Autonomismo forala erregionalimoaren beste maila bat dela, gure gazteek erdaraz erranen luketen bezala « il n’y a pas photo ! »
Bainan, bainan, Bentazar Jauna, baduzu joera, denek ezagutua eta konplexurik gabe aitortua, dagoen Autonomismo foralaren apologia fanatikoa egiteko. “…hoberik ez dago…”
Horretaz aparte, iduritzen zait ez duzula erantzun Juantxori « zazpiak bat »ideiari buruz
Badakit, zure aburuz jakobinismoak kutsatua naizela, bainan zure autonomismo foralaren kontzeptio hura ez ote da euskal nazioa baten existentziaren ukapena ?
Horrela zen Sabino ere ?
Bestetik zuretzat eta omen Sabinorentzat ere Autonomismo forala « mugarri » litzateke. Zer erran nahi du ? ezin dugula edo hobeki erraiteko ezin duzuela gainditu ? ala mugarri da estatu espainolarentzat?
Interesatua nintzateke « mugarri « termino hau zehatz diezaguzun mesedez.
Sentitzen dut, ikaragarri, ez nuke nahi, baina ez da hala. Kabakas, sakabanaketa, LAB eta ELAren aurkako jarcduera. EAJk euskareren erabilera folklorikoa baino ez du egiten, eta ustezko euskialtzaletasun hori kenduta UPNren berdina da, karlista birziklatuak, nor bere erara. Are gehiago, bizkaitarzale amorratuak, baina inoiz ere ez dira bilduko amarengana, Nafarroarengana. Izatekotan,. EAJ geronen herriaren batasuna oztopatzen duen alderdi politikoa da, probintzianista hutsa da eta.
Aurreko astean, nerau bizi naizen herrian, errepidetako kartel bazuk aldatu zituzten. Bertoko alkatea, auzapeza, Geroa Baikoa, da, eta euskara teknikaria ezaguna dut. BAdakit zertaz ari naizen. Kartel guztietan Pamplona idatzita dago, beste ezer ez. Eta inguruko herri izenak, ofizialak direnak, erdara hutsean. Aldaketa?
Ene Castorene, zazpiak bat ideia eta errealitatea biziki atsegin ditut eta goizero esnatzen naizenean poztu egiten nau jakiteak Adurretik Ebrora Euskal Herria izan badela. Besterik ezean, hiru probintzietako elkargo hau pauso garrantzitsua iruditzen zait, eta bestela esatea ez dut gogoko, zeren eta gure herriari dagokionez alternatiba errealak, herri borondatean oinarrituak, planteatu behar direla uste baitut.
Nik ez dut esaten jakobinismoz kutsatua zarela, Castorene, jakobinismoaren aipua egin dizut eta esan dut beti hori dela Euskal Herria Frantzia eta Espainiaren ereduarekin homogolazio kaxkar bat. Nik Josu Lavin jaunak esan zuena maite dut, alegia, Euskal Herria gauza txiki independientez osatutako gauza bere buruaren jabea izan beharko lukeela. Euskal nortasunak duen berezko biodibersitatea aberasgarria da eta hori izan beharko luke, nire aburuz, gure asmoak oinarri.
Autonomismo foralak bi anka ditu, batetik XVIII mendean euskal ilustratuek planteaturiko eredua, 1936ko gerran gauzatu eta bero berezarri dena. Fouak euskal lege historikoak dira. Gauza euskaldunagorik eta gure tradizioari lotuagorik ez dago. Tabula rasa eginez paperean egindako eraikuntza politikoa, duguna ukatuz, hori bai, hori jakobino izatea da. Mugarri hori gainditu beharko da herri borondate eta behar batek horrela bultzatzen badu. Katalunian bezala, herria bitan banatzea eta konfrontazio antzuan sartzea bada bidea, ez da nirea.
Nagoreri erantzungo nioke ETAk 800 hildako egin dituela eta beren izen aipamenik ez duela egiten. Sakabanaketa gertatu zela ETAk gartzeletan presoak disziplina pean mantendu zituelako (eta oraindik disziplina militar baten azpian dira, ETAko abokatuak direla merio). Niretzat, Nagore zu zara internazionalista bat gehiago, berdin zu jaio Mostolesen edota Aretxabaletan, ideologia berdin berdina duzu eta gainera Euskal Herriaren lepotik lotu nahi duzu borroka global baten zama, gure herria sekula askea izan ez dadin. EAJ euskal aberria formulatu eta egituratu du eta zure ezker muturreko alternatibak bakarrik kritika korrosiboaren matraka ematen du, euskaldun eta abertzaleen arteko zatiketa zikoitzerako. Zuen iraultzak porrot egin zuen eta Euskal Herriari komeni zaio horrelako amets tenteletik kanpora ibiltzea, bestela zuen porrota Euskal Herriaren porrota orokorra izango delako.
Bentazar jauna, erraiten duzularik « Kapitalismoari benetako alternatibak jarri behar zaizkio eta ez halamoduzko hitzontzikeria » ados naiz..
Iduritzen zait arrazoigarria dela.
Momentuz sozialismoak nehun eta nehoiz ez du lortu kapitalismoak baino hobeki egitea. Gainera kapitalismoa malguagoa da. Forma mexikarraren eta suediarraren artean alde handia dago.
Gauden egoera nazionalean astakeria litzateke kapitalismoari eta sozialismoari buruzko gatazkan aritzen segitzea.
Anitz hobe da alde batetik denek ahalegintzea ezin onartuzkoak diren egoera konkretuak hobetzen, eta, bestetik erradikalki ekiteko gura dutenek benetako alternatibak eskala tipian esperimentatzea, lortzen dutelarik orduan zabaltzeko denboran Arizmendarrietak eta bere lagunek egiten jakin zuten bezala.
Bentazahar, ez zaitez sumindu, ez aztoratu. Barkaidazu. Alta, EAJ eta UPN gauza bera dira, nor bere eskualdean.
Eskerrik asko erantzunarengatik. Orai dena argi da. Zure lehen esaldiak ironikoa izan nahi luke bainan mespretsua bazik ez du erakusten Zazpiak Bat ideiaren aldera.
Bigarren esaldia erabat logikoa da duzun filosofia politikoarekin. Prefetak berak eskainitako CAPB (elkargoa) horretaz beste alternatibarik ez dugu, hemengo zu bezalakoek onartu dute, beraz ondo dago horrela eta ezin da bestela izan. Egia erran, jada ulertu dugu EAEtik kanpo dena igual zaitzula.
Horrenbertze gustatzen zaitzun Josuren ikuspuntua, biodibertsitate eta guzi, teorian oso polita da segur, bainan, ondo dakizu ez dela batere serioa, behintzat gaurko errealitatearen aurrean, Frantziak eta Espainak begiratzen gaituztelarik turistek pintxoak bezala tabernaren mahainaren gainean.
Bukatzeko ez nauzu inpresionatzen noiznahi eta nornahiri zerbitzatzen duzun. zure « Tabula rasa » txorimalo horrekin, ez dizut sekula horrelakorik aipatu ere. Ez da batere ene pentsatzeko manera.
Bentazar maite, Urkullu, Imaz eta Ortuzarren EAJ-k bazterrera utzi du Euskal Herriaren ideia. Hain bazterrera ze, aipatu ere ez baitu egiten dagoeneko. Eta EAE xixtrin honekin konforma gaitezen egiten digu dei, gero eta sarriago, “okerragoa izan bai zitekeen”.
EAJ-k ondo ikasi du ugazaba espainiarrek uzten dizkioten olatuak surfeatzen, ederki egiten du hori, nagusien baimenaz beti ere. Erregeordearenak egiten ditu zure alderdiak, ez besterik.
Ene Castorene, mesprezurik ez dut batere, niretzat Euskal Herria eta euskaldun-abertzale izatea estatismo formaletik gain egon behar lukeen errealitatea izan beharko litzateke, euskaldun-abertzale konkretuek aleginak bildu ditzagun eskualde eta muga politikoen gainetik. EAEtik urrun ez zait dena igual, baina ni horkoa naiz eta nik juzkatzen ditut euskal erakundeak euskaldun-abertzalea naizenaren arabera, tresna eta botere gisa. Eta balio sinbolikoa badu niretzat, euskal tradizio eta pentsakera politikoaren gauzapena bezala. Zuretzat balio ez badu, zer du balio zuretzat? Esango didazu nahi baduzu.
Dena den, Euskal Herria gauza askotako batasun batez ere nortasunezkoa iruditzen zait. Posible balitz, herriaren nahiaren arabera, guztiok bat egitea, hobe. Baina hori lortu behar da.
Ez dut esan zuk tabula rasa onartzen duzunik. Nik dizut hori dela, beste aukeren artean, aukera bat eta ez zaidala gustatzen. Besterik ez.
Arizmendiarrieta eta bere lagunek jakin izan zuten enpresaren bitartez kapialismoaren malurak gainditzen beren erara eta gainera komunitatea lortu zuten. Euskaldunok horrelako herrigintza gauzatu beharko genduke iraunbizi al izateko. Horretan konforme.
Nagore, ez naiz sumintzen UPNrekin parekatzen nauzulako. Zu bezalakoren bat topatzen dudanean badakit etsai gisa tratatuko nauela. Ikusten dut zu ez zarela batere sumintzen espainola eta internazionalista ez-abertzaletzat zaitudalako. Pozten naiz.
« Zazpiak bat ideia eta errealitatea biziki atsegin ditut eta goizero esnatzen naizenean poztu egiten nau jakiteak Adurretik Ebrora Euskal Herria izan badela » erran zinuen
Orduan zure kontrako aurreiritzi injustu batek harrrazi zidan zure esaldi hau bromatzat lehen gradoan hartu behar zelarik. Sentitzen dut.
Zer erran nahi du zuretzat ” Euskal Herria eta euskaldun-abertzale izatea estatismo formaletik gain egon behar lukeen errealitatea izan beharko litzateke”ela ? Euskal herria folklorikoa estetikoa eta polikoki platonikoa egon behar dela ? ala( araiz momentuko gure ahalen arabera) inperialismoek inposaturiko zatiketa hauek politikoki borrokatu behar ditugula ?
Ezin dut nehundik ere ulertu nola abertzale terminoa erabilt daitekeen lehen alternabaren kasuan.
Zure erakundeek balio sinbolikoa daukatela zure begietan, aise ulertzen dut zeren eta enetako ere, tabula rasa egin eta Baionako suprekturari tokia egiteko, 1789 an frantziarrek suntsitu zuten Lapurdiko biltzarrak balio sinboliko haundia baitauka.
Beraz goazen zure galderara :
Enetako, balio sinbolikoa luketeenak dira 1789 aurreko erakundeak, Lapurdiko biltzarra batez ere, ez eta delako « elkargo » hau Baionako suprefeturaren jarraipen doidoi mozorrotua baizik ez dena.
Bainan mendeetan zehar kolonizaketak bere sarraskia egina du, ingurumenak eta mentalitateak aldatu egin dira, eta gaur ezin dugu iragana igualera berpiztu, ez behar ere.
Deliberamendu haundiz, gure Estatu propioaren alde egin behar dugu denok, sinboloak errespetatuz, gure Josuren biodibertsitatea errespetatuz.
Azken gauza bat, enetako nabarmen da EAEkoek baduzuela erantzunkizun larri bat Historioaren aurrean. Jarraitzen baduzue joko suizidario indibidual eta harro honetan, gureak egin du bai, bainan, den mendreneko duda barik zureak ere.
Bentazar jauna, erantzun dizut ? ala ez ?
Zure galderei erantzutea plazer bat da.
Eskerrik asko Castorene, zure erantzunengatik. Adierazpen batzurekin ez naiz ados, baina orokorrean izpirituarekin bat nator. Erakundeak tresnak dira, balio sinbolikoa izan ala ez, eta erabili behar dira, beste giza-maila desberdinekin batera. Niretzat, hegoalde honetan, balio sinboliko handia du Jose Antonio Agirreren azpian sortutako Euzko Jaurlaritza berrezartzea, kontzertu ekonomikoa eta foru aldundien berrezarpenarekin batera. Puskatutako aria berregin da herri borondatearen ondorioz. Iparralde horretan latza da Frantses estatuaren borondate absolutoa jasan beharra.
Ene Castorene, zer egin genezakeen hiru probintzietako euskaldun-abertzaleak Iparraldeko abertzaleengatik ala Iparraldearengatik? Kexatu baino, elkar lanerako bideak jarri beharko lirateke.
Ene Juantxo, Euskal Herriaren ideiak sorrarazi du EAJ eta hori beti egongo da bere baitan. Urkullu, Imaz eta Ortuzar abertzale petoak dira. Ezker abertzaleko zuzendaritza eta zure kirako eszindituak kasta internazionalista bat besterik ez zarete, Maduro eta holakoen eredua maite duzuenak. Gure herriarentzat kalte besterik ez ekarritakoak. Non dago zuen “errebeldia” paregabearen frutua? Espainiako ziegetan?
Deskalifikaziorako joera gogaikarria duzu, oi Bentazar.
Baina EAJ-k Euskal Herria ez duela aipatu ere egiten, eta daukagunarekin konformatzera dei egiten digula gero eta maizago, errealitate tristea, baina errealitatea da.
Segi ondo zure Urkullu, Ortuzar eta konpainiaren hiru probintzitako “abertzaletasunarekin”.
Ene Juantxo, nik ez dut deskalifikatzen, kalifikatzen dut. Konformatu, paperetan jarri, manifak egin, ahoa berotu eta ganglioa astindu, horretan ezker abertzalekoak eta bere herejeak paregabeak zarete. Herriaren onerako gauzak egite hortan beti kamuts, beti erren, ez dakit zer onik ekarri digun ETAk ta bere kohorteak, baina txarrik asko ekarri digula begibistan da.
Segi ondo munduko iraultzaren amets horrekin. Bai, kapitalismoa suntsitzen duzutenean (Kuban eta Venezuelan bezala) orduan, urrengo milenioan, aske izango gara.
Igarle bezala ez duzu parekorik. Bejondeizula zure fatxoki-bascauntry pinudi-gaixopeko eta asfaltopeko “aurreratu” horretan.
Mapa? Nafarroako mapaz ari haiz, edo zer mapa zerriz ari haiz, Biurdanako maisu hori, agian irakasle! Zein da hire mapa?
Hasteko: Zeintzuk hori, betirako eta haundia bezalakoxe, eukaraz sortu diren hitz itusiien zakutoan sartu beharko lirateke. Bestela ere, hik ba al dakik non dagoen zakurraren ipurdia?