Nor baino nor fatxagoa

Nor baino nor fatxagoa –

Iragan igandean fatxa ugari bildu zen Madrilen Espainiako banderarik handiena duen plazara. Berdin dio zenbat fatxa izan ziren zehazki, manifestazioa deitzearekin bakarrik lortu baitzuten haien lehenbiziko helburu praktikoa: Kataluniako independentistekin elkarrizketa izateko asmo ñimiñoena ere zapuztea, alegia.

Nor baino nor fatxagoa

Fatxa nahiko hitz lausoa da gurean. Jatorrian ‘faxista’ hitz ustez zehatzagoaren laburdura da. Baina erabilera anitzez zabalagoa du. Erranen nuke Espainiaren alde sutsuki eta itsuki egiten duten guztiei deitzen diegula fatxa, izan faxista ala ez. Eta talde zabal horretan sartzen dira igandeko manifestazioan egon ziren denak, baita UPN ere.

UPN fatxa horien guztien manifestazioan egon baitzen, harro-harro, jende gutxirekin baina lehen lerroan, “Espainiaren batasunaren alde”, “Espainia herri handia dela sinesten duten guztien arteko akordioaren alde”. UPN sartua baitago inor baino fatxago agertzeko lasterketa sutsu eta itsu horretan.

Eta, zera, gaizki ez. Nafarroako fatxek lau alderdi izanen dituzte aukeran heldu diren foru eta udal hauteskundeetan. Erran nahi baita aurreko hauteskundeetan hiru alderdi aukeran izanda bat Parlamentutik at gelditu bazen, agian oraingoan lau alderdi aukeran izanda bi kanpoan geldituko dira bidean milaka eta milaka boto zakarrontzira botaz. Nork daki. Amets egitea libre. Dena dela, zuek, fatxen aurkakook, badaezpada ere, ez utzi kaleak betetzeari eta ez utzi zuengandik hurbilen dagoen alderdia bozkatzeari. Ez despistatu, gero!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko otsailaren 12koa]

Nor baino nor fatxagoa
Fatxak, Faxismoa, hauteskundeak, nafarroa, Nor baino nor fatxagoa, UPN
Asier Azpilikueta

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

6 pentsamendu “Nor baino nor fatxagoa”-ri buruz

  • “Erranen nuke Espainiaren alde sutsuki eta itsuki egiten duten guztiei deitzen diegula fatxa, izan faxista ala ez”.

    Aldatu hor herrialdearen izena:

    “Erranen nuke Euskal Herriaren alde sutsuki eta itsuki egiten duten guztiei deitzen diegula fatxa, izan faxista ala ez”.

    Zergatik ez dugu lotzen “fatxa” hitza Euskal Herriaren alde egitearekin? Zerk bereizten du Euskal Herria horretan Espainiatik eta Frantziatik? Zergatik ez da “fatxa” Euskal Herriaren alde sutsuki eta itsuki egitea?

    Kontuz, ez naiz azaleratzen ari Euskal Herriaren independentziaz dudan iritzia.

  • Nire ustez “fatxa” inperislismoarekin lotuta dago eta gu inperialismoaren biktimak gara. Askatasunarako mungimendu bat auzokratikoa da edo demokratikoa, nahi duzun bezala, inperialismoari aurre egiteko. Inperialismoarekin bukatzea da ekintza politiko demokratikoarena. Askatasuna eta auzokrazia beti lotutak daude. Askatasunarik gabe ez gara sujetoa politikoa, ez ta fatxak, ez ta ezkertiarrak herri zapaldua eta okupatua baizik.

  • Andalucia bananduta joanda atera dituzten eserlekuak, askoz gehiago izango ziren partido bakar batek aterako balitu. Ezkerra abstenitu zelako irabazi zuten, ez bozka igo zirelako. Beraz guztiz ados, gero ta talde faxista gehiago, guretzako hobeto.

  • Alpargatero 2019-02-14 13:51

    Ez litzateke harrigarria izango Ciudadanos, PP eta VOX, hirurak, botoen % 3aren atarian geratzea Nafarroako hauteskundeetan; demangun horrela eskuindarren botoen % 8 galtzen dela; litekeena da egoera berri hau mesedegarria izatea aldaketaren gobernuak jarrai dezan.

  • “Nor baino nor” esaldi hori nik gure herrietako zahar zenduei ez nien inoiz entzun izan. Beti zein baino zein. Eta hau horrela beste deus gabe , gutxitan. Gehinetan “zein baino zein azkarrago, bortitzago, aberatsago….
    Eta hala behar du gainera, “zein baino zein” bi pertsona ezagunez ari baikara, edo bi ariz, idiz, eta abar.
    Esamolde hau Eguzkitzek jarri du modan, baina Tolosa berari behin baino gehiagotan entzun izan diot “zein baino zein”

  • Amonamantangorri 2019-02-15 12:12

    Nafarroan eta Espainian Podemosek dituen barne-istiluek ere min eman diezaiokete laukotearen aritmetikei, bai foru gobernuan eta bai udaletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude