Erregea biluzik dago
Zerk demontre egingo zuen kale hamarkadetan zirrikiturik gabe funtzionatu duen sistema bat bat-batean hondoratzeko? Betidatik izan zen horrela, beti funtzionatu zuen, denak zeuden jakinaren gainean; eta inmorala zela bazekiten ere, inor ez zen inoiz ausartu zalantzan jartzera. Mediku espezialisten lanpostu banaketa eskaintza publikotik aparteko sistema bat zela bazekiten; mesede kate bat zela plazak banatzeko irizpide subjetiboa; lagunak, alderdikideak, edo menpeko leialak saritzeko bidea… denek zekiten eta denek onartu dute… orain arte. Zerk egin du huts?
Dena lotuta baino lotuago dagoela pentsatzen dugunean sistema blindatuena ere pitzatu dezakeen osagai batek hankaz gora jartzen digu txiringitoa: giza faktorea. Darponek ez zuen kontuan hartu, nonbait, ezin dela mundu guztia denbora guztian kontrolatu; batzuetan arima libre bat sortzen dela, dena delakoagatik, interes pertsonalaren aurrean irizpide etikoak lehenesten dituena; batzuetan zoro bat sortzen dela amankomunaren onura hobesten duena eta erregea biluzik dagoela esatera ausartzen dena.
Kaso honetan hiru izan dira, Arrasateko ospitaleko hiru anestesistak, hiru kamikazeak, sistemari mahuka hutsik aurre egin, eta Dabid eta Goliaten ipuinean bezala, sistemari koloreak atera dizkiotenak. Hiru heroi moderno horiek, euren ausardia larrutik ordaindu badute ere, irakaspen ederra utzi digute: Batzuetan, gutxitan baina batzuetan, sistema orok zirrikituak dauzka; eta nahikoa da giza faktorea sistema, ustez, apurtezin hori hankaz gora jartzeko. Gizatasun apurtxo bat geratzen zaigun artean, zorretan izango gara haiekin.
Kasu hau ez dut jarraitu eta ez dakit ezer baina zure testua irakurrita jakinmina sortu zait: zer egin zuten anestesistek eta zer gertatu zitzaien (larrutik ordaindu, diozu) ondoren?
Hona hemen gai honekin zer ikusia duen zenbait lotura argigarri:
(bat) https://www.berria.eus/paperekoa/4578/008/001/2019-02-06/filtrazioak_salatu_zituztenei_zigorra.htm
(bi) https://www.berria.eus/paperekoa/1946/002/001/2019-02-19/fiskaltzak_delitu_zantzuak_aurkitu_ditu_osakidetzako_oposizioen_auzian.htm
(hiru)
https://www.berria.eus/paperekoa/1905/002/001/2019-02-23/osakidetza_denek_zekiten_sekretua.htm
Eta beste albiste gehiago aurki dezakezu Berria.eus eta Argia.eus webguneetan.
Kaixo “euskaldun bat”, zoaz Berria edo Argia aldizkarien webguneetara eta egizu “Osakidetza” hitzaren bilaketa hemerotekan, gai honen inguruko albiste piloa aurki dezakezulako (birritan bidali ditut zuzeneko loturak aurreko mezu bitan baina nolabait, ez dakit zergatik, ZuZeuk ezabatu egin dizkit bidalitako mezu loturadunak).