Olençaro

OLENÇARO –

Anaiarreboc! Nebahizpoc! Ni Olençaro nauçue. Ni Euscal Herri orotaco Olençaro. Ni Olençaro nauçue: atzoco, egungo eta biharco ophariac dakarzquiçuena.

Atzo sua nerauçuen ekarri, Orciri ebatsirico eta nic neuc garesti ordaindurico su viciemaile gori’ behin ere iraungui behar ez duçuena.

Egun orhoitzapenaren guilça derauçuet escaini nahi ukan, har deçaçuençat, othoi. Hiltzerat aitzeneçate ez utz su bethierecoa, jaquinça eta arguia aitzenitzate ez itzal ez ilhun.

Eta opha derauçuet biharco, çuen biharco ongui içaite eta hobequi vici içaite dohatsu eta çorionezcoa.

Neure guibel behin eta berriz jan içanicoa, neure cate ecin ascatuzcoac, ez ditzaçuela ahanz, urthean barnaco çuen joan-jinetan.

Ikus, ikas eta ondo ençun. Cer ere nahi ukan baiteçaçue, hura gucia lorthuco duçue. Non eta egon baitzaitezte, han ni nauçue çain eta aiduru.

Neuc ardoa asmatu nuen. Eguia duçue, bai! Ardo gorri vici-phiztaile; baina ahal baitzintezte ez mozcor eta ez hordi.

Olhac eta ikatza ere, burdina lan ceneçatençat, neuc iracatsiric, jaquinça asqui emanic, Orciri ebatsirico su goriric, çuei nerauzquiçuen emanic, ceuec jaquin gaberic. Tiriquitauqui tauqui, hauspoac eman hatsa ez deçaçuela gal, ez deçaçuela alferric gal. Ikas eta iracats! Ez deçaçuela alferric gal, cer ere baiteçaçue, cer ere baitzeneçate ardiets eta irabaz.

Nebahizpoc! Anaiarreboc! Ni Olençaro nauçue. Ni Euscal Herri orotaco Olençaro. Ni Olençaro nauçue: atzoco, egungo eta biharco ophariac dakarzquiçuena.

Orain hemen nauçue, etcheco sutondoco embor, subil egur eguinicoa, çuci phiztu iratzarria, urthe ossoco bero emaile, eta gogoen phiztaile, ni nauçue bai, biçar urdin, ile urdin, jaquituriaz urdindurico eta çuec gucioc buztinaz eguinico chapel gorri, begui gorri, çuen ama ere baden guiçon ancecoa, çuec ceuoc eguin içanicoa, çuen ceuon baithan etchola jaquinçazcoetan amestu guiçaqui on, on, on nehor ez beçalacoric; guiça-gogoac baininduen ni eratu eta eredutu, çuec cinçatedançat jagon, çain eta asca, arren eta vozcarioz gainezca jar cinçatedan.

Gabon Gauean ezpada Gabon Çaharrean, erre naçaçue vicitza eman dieçadaçuençat, vicitza eman dieçaçuedançat, ceren erreaz gueroztic vici bainaiz çuetan, çuec guciotan, nola çuec vici baitzarete, çuec gucioc, ni baithan.

Ez ditzaçuela haurrac utz ene itzalcera, suaren phiztera enseia çaitezte bada, haiec ere ditzaten beren ondorengoac suaren phiztean, jaquinça hedatzean, iracats eta guida bide çucen arthez makur gabean.

Lequeitioco uharte San Nicolaosera heldu nincen aspaldi handixco dela: handic sarthuric eta, mendi aldera joana, horra non aurkitu bainituen deus guti cequitenac; itsas ondoco herriac bihotzean ditut eta, maite ditut bihotzetican; mendicoec, ordea, baciruditen ceharo basa nola eguiatan baitira, basocoac oro, bascoac, aleguia.

Aldi hartan ez Lequeitio ez eta San Nicolaos icenac ez ciren horiec ez eta ere berce guciac, sua eta euscara ere neuc nerauzquiçuen ekarri eta eman.

Olençaro nauçue, Euscal Herri orotacoa, çuen bihotzean sua landatzera ethorria, gogoaren phiztea dut haguitz gogocoa, Orciri laphurturico su’ çuei dohain emana.

Nirequin jaio cineten, jaio mundu honetara, nola minçoa hala gogoa çuotan nituen landatu, sor litecen gueroztic nitaz ongui erranac: Olençaro gurea goraipha leçatenac, su gurea nehoiz ere itzal ez leçatenac, aizcoraz mozturico embor, subil, adar, sugue itchuracoa, suaz bethe ledin, ez ledinçat deusezta, euscaldunac euscaldun irauteco duin duinac çarete eta.

Mendiac berac baino lehenxeago sorthuric, ni nauçue Olençaro urthe oro ethorriric.

Ni Olençaro nauçue: atzoco, egungo eta biharco ophariac dakarzquiçuena.

Itsassoa bera baino lehenxeago sorthuric, ni nauçue Olençaro çuengana ethorriric.

Orciren seme, Gaiaren alaba, bi biac nauçue ni, urthe oroz berriztatzen nauçuena çuen bihotz maiz epheletan, noiz eta ez baita içaiten bihotz içozturicoetan, ecen minçoa bera galcera ez othe duçue utzi, ala?

Euscal Herria çaincea citzaitan egoquitu, noiz eta herriac Orcic baitzituen banatu.

Olençaro nauçue, ez çaitezte lotsaz eta ahalquez jar, ez eta lokar, etsaiac baititu beguiac atzar, çuen aurka noiz jaçar.

Çuen su eta garra diraueno, euscaldunon suharra duçueno, bercelaca ez çaitezteno, çuequin eduqui naçaçueno, aizcoraren eta suguearen jaube çareteno, noicean daino nahi ukan baiteçaçue eta orduan daino: vici içanen çarete, iraunen duçue, içanen çarete. Baina… nehoiz alda bacintezte, çaretena içaiteari utz bacenieçote: dohacabe çuec, dohacabe çuen ondorengoac, dohacabe çuec, dohacabe çuen ondorengoac. Aitzinete behin ere jaio ez içan, aitzinete behin ere euscaldundu ez içan. Ophariric ez baita içanen, ez eta hitz goxoric, eguicortassun anquerrenean gainti cinatequete abiaturic.

Olençaro nauçue… ez berceric… ceuen athean joca oles oles dabilquiçuena.

Ardo gorri, ogui, othoi, ez dietzadaçuela uka, baina aitzitic eguizquidaçue escaini cilharrezco edalonci eta azpiletan.

Cembat egun urthe bethec baititu bere baithan, haimbat begui eta bat guehiago ditut ez dacusquiçuenac, ethorquiçunaren ikusteco begui çolhi ejerrac, joanquiçunean çoaztela jaquinaraci nahian nabil, bada, arguiño bat dakarquiçuet çuci phiztu honetan, arguitzeco bide oro çucen çaramaztenican, ilhumbetic jaquinçazco argui bethierecora.

Çathozte, nesca-muthiloc, çathozte etcherat, etche honetan sutondoan bildurican gaude eta. Hathor, hathor muthil etcherat; hathor, hathor nesca etcherat: Ophariez gainezca, inchaur, gaztaina, sagar eta urrhez, otzara bethe ophari, otzara bethe lilura derauçuet ekarrico.

Çathozte, bada, etche gurerat, non eta aitatchic cer dioen duçuen ençunen:

Olençaroc arguia deraucu ekarcen, Borthutic jaitsirican suac ditu phizten, Orciri ebatsiric lasterca dathorquigu, bere laur çaldiez gurdian ke ta su.

Horra, horra, gure Olençaro, çucia dakarrela gutartera dathor. Ardo eta ogui deraucogu emanen, haren çucia hartuz, emborra phizturen.

Herri talde guztia, bildu gara hemen, sua dakarrenari agurra eguiten. Urthe oro beçala, Orciren pottoquez, bere gurdian dathor, betheta ophariez.

Ni Olençaro nauçue. Ni Euscal Herri orotaco Olençaro. Ni Olençaro nauçue: atzoco, egungo eta biharco ophariac dakarzquiçuena.

Ni Olençaro nauçue: hoguei ta hamar milla urthez lothuric, harcaitzean estecaturic içan nincen, cate borthitzez, ecin ascatuzcoez; arranoac cerautan guibela jaten ohi, behin eta berriz, Caucasoco mendi hartan Elbrus deritzonean, non Orcic baininduen lothu, ceren basocoei bainerauen iracatsi jaquincetan gauça oro.

Unci itsassocoac neuc asmatu nituen, idiac uztarcen ere neuc asmatu nuen, hala hegaztinen hegalaldiec cer duten adiarazten, nola lur pean diren cirrhaida, burdina, cilharra eta urrhea nola ardiets neuc asmatu nituen.

Guiçaquia maitatzenegui nuelacotz, sua eman neraucolacotz, buztinaz guiçaquia bera eguin nuelacotz, ni neu jainco ttipiau lothuric, estecaturic içan nincen: Orcic ninduen cigortu, azquenic baina ascatu, çuetara nincen heldu, bascoetaric anhitz euscaldundu, Caucasoco mendicatetic, cate mendicotic, mendeetaco catetic, Borthuetara, Pyreneoetara, suzco mendietara.

Agur anaiarreboc! Agur nebahizpoc! Sarri nauçue çuequin, ez baitzaituztet ahanci. Agur ene guztioc! Agur enetchooc!

Olençaro

NAFFARRERA

5 pentsamendu “Olençaro”-ri buruz

  • Duela 22 urthe idatzi nuen krutwigtiar euscaran. Handic egun batzuetara Alfonso Irigoien adisquidea hil cen eta, haren omenez euscal eguncarian arguitaratu cerautaten.

  • Atsegin handiz irakurri dut, ederra zinez. Eta laugarrenean izan da, ez baitiot lehen hiruetan begiratu besterik egin

  • Anhitz esquer, A, bihotzetic. Phozten naiz laket içan bacaiçu.

  • Olençaroc arguiro erraiten deraucu cer guerthatzen çaien harengan sinhesten ez dutenei.
    Neuc Olençaroren baithan sinhesten dut, goico poema horretacoaren baithan, aleguia.

  • Enneco-Gotzon 2021-12-23 18:09

    Olençaro,
    jaquiçu
    nigan duçula
    arima bat aurkitu
    ecen
    çure erranac
    adi-adi ençunez
    çutaco bat naicela dut
    gogo bethez
    viciqui
    sentitzen.

    Belaunaldiz belhaunaldi
    guiçatassun sua
    euscal garra
    Vasconiaren izpiritu asquea
    Naffarroaren nortassun burujabea
    helarazten.

    Maite çaitut.