Euskal aditzaren giltza
Euskal aditzaren giltza –
Euskal aditzaren giltza
…
Alde eta aldi guztietako euskara kontutan hartuz, hemen aurkezten den euskal aditz sistema sinpleki egoki, perfektu, oso, koherente eta erraza da, zeren euskal adizki bakoitzak baitauka bere esanahi argi, bakar eta zehatza.
Euskal aditzaren giltza izan nahi duen lan hau ahalik eta laburren eta errazen aurkeztea besterik ez da izango neure helburua ondoko lerrootan.
Ikus ditzagun, lehen lehenik, INDIKATIBOA eta OPTATIBOA.
Modu Indikatiboan ORAINALDIA eta IRAGANALDIA dauzkagu. Honen arrazoia begien bistakoa eta agerikoa da, zeren Modu Indikatiboa ERREALITATEaren modua baita. Errealitatea orainaldia da, zeina behin memorizaturik iraganaldi bihurtzen baita.
ORAINALDIko adizkiak aspektu desberdinen pean agertu ahal zaizkigu aditz ekintzaren garapen-mailaren arabera:
IRAKURRI DU
IRAKURTZEN DU
IRAKURRIKO DU
Orainaldiko hiru ekintza hauek memorizatu ondoren
IRAKURRI ZUEN
IRAKURTZEN ZUEN
IRAKURRIKO ZUEN
bilakatzen dira. Memorizatzeko sistema hau zeharo efizientea da, zeren orainaldiko forma bati beti baitagokio paraleloki iraganaldiko beste bat, nola ikusi ahal dugun bestelako aditz perifrasi hauetan ere:
IRAKURTZEN EGON DA/ZEN
IRAKURTZEN DAGO/ZEGOEN
IRAKURTZEN EGOTEN DA/ZEN
IRAKURTZEN EGONGO DA/ZEN
IRAKURTZEN ARI DA/ZEN
IRAKURRI BEHAR IZAN DU/ZUEN
IRAKURRI IZAN DU/ZUEN
IRAKURRIA DU/ZUEN
IRAKURTZEKO DU/ZUEN
IRAKURTZEN AHALKO DU/ZUEN
IRAKURTZEAR DU/ZUEN
IRAKURTZEA IZAN DU/ZUEN
…
Aurreko zerrenda hau, dudarik gabe, askozaz luzeagoa egin genezake, euskarak harritzeko moduko aditz sistema joria baitauka.
Aurreko adizki guztiak baiezkoak bezala ezezkoak ere izan litezke:
EZ DU/ZUEN IRAKURRI
EZ DU/ZUEN IRAKURTZEN
EZ DU/ZUEN IRAKURRIKO
Eta era berean perifrasi guztiak ere:
EZ DA/ZEN IRAKURTZEN EGON
EZ DAGO/ZEGOEN IRAKURTZEN
EZ DA/ZEN EGOTEN IRAKURTZEN
EZ DA/ZEN IRAKURTZEN EGONGO
EZ DA/ZEN IRAKURTZEN ARI
EZ DU/ZUEN IRAKURRI BEHAR IZAN
EZ DU/ZUEN IRAKURRI IZAN
EZ DU/ZUEN IRAKURRIA
EZ DU/ZUEN IRAKURTZEKO
EZ DU/ZUEN IRAKURTZEN AHALKO
EZ DU/ZUEN IRAKURTZEAR
EZ DU/ZUEN IRAKURTZERIK IZAN
…
Indikatiboarekin paraleloki Modu Optatiboa daukagu, zeinaren bidez gertatu, gertatzen edo gertatuko denaren kontrakoa suposatu ahal baitugu. Nolabait ere Antiindikatiboa izenezta genezake edota IRREALITATEaren Modua.
Modu Optatiboan ez da denbora adierazten. Denboratik at dago, zeren IRREALA dena inoiz ez da orainaldia eta beraz ez da inoiz iraganaldi bihurtuko. BA- aurrizki kondizionala eraman ohi du:
IRAKURRI BALU
IRAKURTZEN BALU
IRAKURRIKO BALU
Berdin aditz perifrasi guztietan:
IRAKURTZEN EGON BALITZ
IRAKURTZEN BALEGO
IRAKURTZEN EGOTEN BALITZ
IRAKURTZEN EGONGO BALITZ
IRAKURTZEN ARI BALITZ
IRAKURRI BEHAR IZAN BALU
IRAKURRI IZAN BALU
IRAKURRIA BALU
IRAKURTZEKO BALU
IRAKURTZEN AHALKO BALU
IRAKURTZEAR BALU
IRAKURTZEA IZAN BALU
…
Hasieran ikusi dugu nola orainaldiko adizki bakoitzari beste bat dagokion iraganaldian. Era berean ere orainaldiko adizki bakoitzari beste bat dagokio Optatiboan.
Optatiboari esker orainaldian gertatu, gertatzen edo gertatuko denaren kontrakoa suposatu ahal dugu.
Optatiboa da Orainaldiak adierazten duenaren ukapena suposatzea.
IRAKURRI/IRAKURTZEN/IRAKURRIKO BALU formaren bidez suposatzen dugu EZ DUela IRAKURRI/IRAKURTZEN/IRAKURRIKO
Eta alderantziz:
IRAKURRI/IRAKURTZEN/IRAKURRIKO EZ BALU formaren bidez suposatzen dugu IRAKURRI/IRAKURTZEN/IRAKURRIKO DUela.
Perifrasi guztien kasuan ere berdin berdin jokatzen da.
IRAKURTZEN EGOTEN EZ BALITZ formak, adibidez, adierazten du ezen IRAKURTZEN EGOTEN DELA eta haren bidez kontrakoa suposatzen dugu.
IRAKURTZEN ARIKO BALITZ formak adierazten du ezen EZ DELA IRAKURTZEN ARIKO eta geuk kontrakoa suposatzen dugula.
Optatiboa KE partikularekin konbinatzen dugunean Modu Kondizionala sortzen da. Batak zein besteak IRREALITATEa adierazten dute.
IRAKURRI LUKE
IRAKURTZEN LUKE
IRAKURRIKO LUKE
Berdin aditz perifrasi guztietan:
IRAKURTZEN EGON LITZATEKE
IRAKURTZEN LEGOKE
IRAKURTZEN EGOTEN LITZATEKE
IRAKURTZEN EGONGO LITZATEKE
IRAKURTZEN ARI LITZATEKE
IRAKURRI BEHAR IZAN LUKE
IRAKURRI IZAN LUKE
IRAKURRIA LUKE
IRAKURTZEKO LUKE
IRAKURTZEN AHALKO LUKE
IRAKURTZEAR LUKE
IRAKURTZEA IZAN LUKE
…
Ondorio irreala adierazten dute Modu Kondizionaleko goiko adizki horiek, Orainaldian adierazten denaren kontrakoa ondorioztatzen baita.
IRAKURRI IZAN LUKE, baina EZ DU IRAKURRI IZAN
IRAKURTZEN LUKE, baina EZ DU IRAKURTZEN
IRAKURTZEN ARITU LITZATEKE, baina EZ DA IRAKURTZEN ARITU
Optatiboko formak (balitz, balu, balego, e.a.) bezala, Optatiboa + KE besterik ez diren Kondizionaleko formak (litzateke, luke, legoke, e.a.) ere memorizatu ahal dira, baina ez dira itxuraz aldatzen.
Eman dezadan honi dagokion adibide bat:
“Mikel gaur gauden mahaira etorri balitz gurekin bazkaltzen legokeela uste dut”
zeina memorizatu bagenu honela geratu bailitzateke:
“Mikel atzo geunden mahaira etorri balitz gurekin bazkaltzen legokeela uste nuen”
Optatiboarekin konbinatuta ikusi dugun KE partikula hori orainaldiko eta iraganaldiko adizkiei ere erantsi badiezaiegu PROBABILITATEaren Moduko adizkiak lortuko ditugu:
IRAKURRI DUKE: beharbada irakurri du
IRAKURTZEN DUKE: beharbada irakurtzen du
IRAKURRIKO DUKE: beharbada irakurriko du
Orainaldian probable diren hiru ekintza hauek memorizatu ondoren
IRAKURRI ZUKEEN: beharbada irakurri zuen
IRAKURTZEN ZUKEEN: beharbada irakurtzen zuen
IRAKURRIKO ZUKEEN: beharbada irakurriko zuen
bilakatzen dira.
Aditz perifrasietan ere berdin-berdin gertatzen da:
IRAKURTZEN EGON DATEKE/ZATEKEEN
IRAKURTZEN DAGOKE/ZEGOKEEN
IRAKURTZEN EGOTEN DATEKE/ZATEKEEN
IRAKURTZEN EGONGO DATEKE/ZATEKEEN
IRAKURTZEN ARI DATEKE/ZATEKEEN
IRAKURRI BEHAR IZAN DUKE/ZUKEEN
IRAKURRI IZAN DUKE/ZUKEEN
IRAKURRIA DUKE/ZUKEEN
IRAKURTZEKO DUKE/ZUKEEN
IRAKURTZEN AHALKO DUKE/ZUKEEN
IRAKURTZEAR DUKE/ZUKEEN
IRAKURTZEA IZAN DUKE/ZUKEEN
…
KEdun forma hauek adierazten dute ezen ekintza bat BEHARBADA gertatu, gertatzen edo gertatuko DELA. Eta logikoki, behin memorizatuz gero, BEHARBADA gertatu, gertatzen edo gertatuko ZELA adierazten dute.
INDIKATIBOA = ERREALITATEA
INDIKATIBOA + KE = PROBABILITATEA
OPTATIBOA eta KONDIZIONALA ( = OPTATIBOA + KE) = IRREALITATEA
SUBJUNKTIBOA eta OPTATIBO POSIBLEA ikusi ditzagun baino lehen, laburbildu dezadan orain arte esandakoaren funtsa. Hortarako ETORRI aditzaz baliatuko naiz. Gaztelaniazko baliokideak ezarriko ditut adizki bakoitzaren ondoan.
ETORRI aditzak (beste aditz guztiek bezala) hiru forma nagusi ditu:
DATOR: viene
ZETORREN: venía
LETOR: viniese
Hauek KE partikularekin konbinatu ahal dira:
DATORKE: probablemente viene
ZETORKEEN: probablemente venía
LETORKE: vendría
Gaztelaniaz hitzegiten dakiten irakurleak ohartu dirateke ezen LETOR itzultzeko VINIESE aukeratu dudala eta ez VINIERA. Aukera hori ez da kasuala izan, zeren optativoa itzultzeko gaztelaniazko formarik egokiena -SE- atzizkia duena baita. -RA- atzizkidunak, ordea, erreserbatuko ditugu subjunktiboko iraganaldia itzultzeko:
ETOR ZEDIN: viniera
zein baita ETOR DADI ( = venga) subjunktiboko orainaldiari dagokiona.
Espainol gramatika ofiziala ikasi beharrak kalte besterik ez digu ekartzen hartara behartuak gauden euskaldunoi, zeren aditzean erabiltzen den terminologia zeharo desegoki, inperfektu, ez-oso, inkoherente eta zaila baita.
Adibidez, espainol gramatiketan KONDIZIONALa (escribiría) eta KONDIZIONAL PERFEKTUA/KONPOSATUA (habría escrito) modu Indikatiboan (Errealitatearen moduan) sartzen dituzte, noiz eta IRREALak baitira!
Halaber, ESCRIBIESE eta HUBIESE ESCRITO modukoak iraganalditzat jotzen dira, noiz eta inoiz ere gertatuko, gertatzen edo gertatu ez diren ekintzak adierazten baitituzte.
Hobe genuke euskal aditzaren giltza hau erabiltzen bageneki (ez dakigulakotz) erdal aditzak ulertzeko orduan ere!
LETOR normalean BA- aurrizkiaz agertu ohi zaigu:
BALETOR: si viniese
zeina LETORKE bezain IRREALa baita.
Oso da erraza adierazten noiz erabili behar diren BALETOR eta LETORKE adizkiak: hain zuzen ere, ez DATORrenean. Adibidez:
“Nik entzun dut ezen gaur Miren baletor (baina ez dator) bere senarra ere letorkeela (baina hau ere ez dator)”
DATOR eta DATORKE memorizatzen ditugunean ZETORREN eta ZETORKEEN bihurtzen dira, baina holakorik ez da gertatzen LETOR eta LETORKErekin:
“Nik entzun nuen ezen atzo Miren baletor (baina ez zetorren) bere senarra ere letorkeela (baina hau ere ez zetorren)”
Azkenik, bada, SUBJUNTIBOA eta OPTATIBO POSIBLEA ikusiko ditugu Euskal aditzaren giltza honi azkenengo itzulia eman diezaiodan.
Badauzkagu bi aditz magiko euskaran zeinek eraman ohi baitute izar bana soinean: *EDIN eta *EZAN. Egiazko etorkizuna adierazteko balio dute, zeren POSIBLEA denari buruz hitzegiteko bezala, posiblea delakotz egia bihurtu dadin nahi duguna desiratzeko ere balio baitute.
Orain arte bezala singularreko hirugarren pertsonan aurkeztuko ditugu, ustez eta irakurleak jakingo duela aplikatzen beste pertsona guztietan ere.
Ondoko formak idatz baditzat:
DADI, DAKIO, DEZA, DIEZAIO
agian baten batek ez du jakingo zeri buruz mintzo naizen, zeren adizki hauek atzizki edo aurrizkiren batekin konbinatuta agertu ohi baitira:
DADIN, DAKION, DEZAN, DIEZAION
DADILA, DAKIOLA, DEZALA, DIEZAIOLA
DADINEAN, DAKIONEAN, DEZANEAN, DIEZAIONEAN
BADADI, BADAKIO, BADEZA, BADIEZAIO
BAITADI, BAITAKIO, BAITEZA, BAITIEZAIO
e.a.
Askozaz ezagunagoak dira KE partikularekin konbinatzen direnean:
DAITEKE, DAKIOKE, DEZAKE, DIEZAIOKE
KEdun eta KEgabekoen arteko lotura estu-estua da. Izan ere, KE partikula subjunktiboarekin konbinatuta egia izan dadin desiratzen dugun hori POSIBLEA dela adierazten dugu.
Hasierako IRAKURRI aditzaz baliatuko gara, berriz ere, SUBJUNKTIBOA eta OPTATIBO POSIBLEA azaltzeko.
IRAKUR DEZAn = IRAKURRI DEZAn
IRAKURRI IZAN DEZAn
IRAKURRIA IZAN DEZAn
Orainaldiko hiru ekintza desiratu hauek memorizatu ondoren
IRAKUR ZEZAN = IRAKURRI ZEZAN
IRAKURRI IZAN ZEZAN
IRAKURRIA IZAN ZEZAN
bilakatzen dira. Eta ostera ere hasierako hitz berberak errepikatuko ditut argi eta garbi esateko ezen memorizatzeko sistema hau zeharo efizientea dela, zeren orainaldiko forma bati beti baitagokio paraleloki iraganaldiko beste bat, nola ikusi ahal dugun bestelako aditz perifrasi hauetan ere:
IRAKURTZEN EGON DADIn/ZEDIN
IRAKURTZEN ARI IZAN DADIn/ZEDIN
IRAKURRI BEHAR IZAN DEZAn/ZEZAN
IRAKURTZEKO IZAN DEZAn/ZEZAN
IRAKURTZEAR IZAN DEZAn/ZEZAN
IRAKURTZEA IZAN DEZAn/ZEZAN
…
Esan bezala, KE partikularekin konbinatu ahal ditugu SUBJUNKTIBOko orainaldia eta iraganaldia:
IRAKUR/IRAKURRI DEZAKE = posible da IRAKUR/IRAKURRI DEZAn
IRAKURRI IZAN DEZAKE = posible da IRAKURRI IZAN DEZAn
IRAKURRIA IZAN DEZAKE = posible da IRAKURRIA IZAN DEZAn
Orainaldian posible diren hiru ekintza hauek memorizatu ondoren iraganaldian posible ziren hiru ekintza paralelo hauei dagozkie:
IRAKUR/IRAKURRI ZEZAKEEN = posible zen IRAKUR/IRAKURRI ZEZAN
IRAKURRI IZAN ZEZAKEEN = posible zen IRAKURRI IZAN ZEZAN
IRAKURRIA IZAN ZEZAKEEN = posible zen IRAKURRIA IZAN ZEZAN
Berdin edozein aditz perifrasitan ere.
IRAKURTZEN EGON DAITEKE/ZITEKEEN
IRAKURTZEN ARI IZAN DAITEKE/ZITEKEEN
IRAKURRI BEHAR IZAN DEZAKE/ZEZAKEEN
IRAKURTZEKO IZAN DEZAKE/ZEZAKEEN
IRAKURTZEAR IZAN DEZAKE/ZEZAKEEN
IRAKURTZEA IZAN DEZAKE/ZEZAKEEN
…
Azkenik, bada, ikus dezagun OPTATIBO POSIBLEA, hau da, *EDIN eta *EZAN aditz magikoen OPTATIBOA.
Honek beti ere ekintza posible hutsa adierazten du:
IRAKUR LEZAn = IRAKURRI LEZAn
IRAKURRI IZAN LEZAn
IRAKURRIA IZAN LEZAn
aurreko hauetan bezalaxe, hauexen moduko perifrasietan ere:
IRAKURTZEN EGON LEDIn
IRAKURTZEN ARI IZAN LEDIn
IRAKURRI BEHAR IZAN LEZAn
IRAKURTZEKO IZAN LEZAn
IRAKURTZEAR IZAN LEZAn
IRAKURTZEA IZAN LEZAn
…
zeina, ezin bestela espero genuen bezala, KE partikularekin ere konbinatu ahal baita:
IRAKUR LEZAKE = IRAKURRI LEZAKE
IRAKURRI IZAN LEZAKE
IRAKURRIA IZAN LEZAKE
eta aurreko adizkietan gertatzen zen bezalaxe, hauexen antzeko perifrasietan ere erabili ahal baita:
IRAKURTZEN EGON LITEKE
IRAKURTZEN ARI IZAN LITEKE
IRAKURRI BEHAR IZAN LEZAKE
IRAKURTZEKO IZAN LEZAKE
IRAKURTZEAR IZAN LEZAKE
IRAKURTZEA IZAN LEZAKE
…
Adizki hauek, esan gabe doa, memorizatzen ditugunean ez dira formaz aldatzen, optatiboko adizki guztien arabera:
IRAKUR DEZAN NAHI DUT >iraganaldirantz> IRAKUR ZEZAN NAHI NUEN
baina
IRAKUR LEZAn/LEZAKE >iraganaldirantz> IRAKUR LEZAn/LEZAKE
Azkenengo adibidea:
Baldin eta…
“Esan diot ezen guregana etor baledi, irakurri nahi digun ipuina irakur lezakeela”
esaldia memoriza bageneza ondoko hau edukiko dugu:
“Esan nion ezen guregana etor baledi, irakurri nahi zigun ipuina irakur lezakeela”
Bon, euskarakideok, inork ezer galdetu edo komentatu nahi izan badeza, orain dauka aukera edo isil bedi zenbait denboratako.
Adeitsuki
Orainaldia:
– KE da zaio du dio
+ KE dateke zaioke duke dioke
Iraganaldia:
-KE zen zitzaion zuen zion
+KE zatekeen zitzaiokeen zukeen ziokeen
Alegiazkoa:
-KE litz litzaio lu lio
-KE + BA balitz balitzaio balu balio
+KE litzateke litzaioke luke lioke
Hauetarik lehenik ikasi behar liratekeenak dira ondokoak:
da zen balitz litzateke
eta
du zuen balu luke
Adibidez:
Mikel etorri da
Mikel etorri zen
Mikel etorri balitz
Mikel etorri litzateke
Ordena honetan ikastea garrantzitsuagoa litzateke ohiko forman baino:
ni naiz, hi haiz, hura da…
Beste adibide bat:
Pozik joaten gara (erreala)
Pozik joaten ginen (erreala)
Pozik joaten bagina (irreala)
Pozik joaten ginateke (irreala)
gara / ginen / bagina / ginateke
Azken 5 urte hauetan eskolako zuzendaria naiz, baina ikasleekin sistema hau erabili izan dut urte luzeetan.
Adeitsuki
Harritzakoa, Lavin irakaslea, zerori hain klasikozale izanik, -ke duten alegiazko adizkiak ez aipatzea. Alegiazkoak diot, garai arkaiko eta are klasikoan geroaldikoak izanagatik:
Egin dukezu
Zatozke
Zabiltzakete
etab.
Amonamantagorri,
dateke, zatekeen, duke, zukeen modukoak ere aipatzen ditut.
Hauek ez dira alegiazkoak.
Lantto honetan aditz formen errannahi basicoa eçarri dut.
IRAKURRIKO ZUEN (iraganaldi guerthaquiçuna: iba a leer, se disponía a leer)
Forma honec, adibidez, osso errannahi differenteac eduqui ahal ditu lagunartean edo hizquera informaletan:
irakurriko luke: leería luego
irakurri luke: habría leído
irakurri duke: probablemente ha leído
irakurri zukeen: probablemente leyó
irakurtzen zukeen: probablemente leía
irakurriko zukeen: probablemente iba a leer
Sei hauen valioquide modura ençuten (eta iracurcen) ahal da ascotan.
balizko = balitz + ko
(balizco = baliz + co)
Bethi irreala edo inexistenteari dagoquio.
Possiblea içan litequeena adiaraztecotz
balediko
(baledico)
erabili behar liçateque euscaraz.
Euscaldunoc ikassi behar guenuque cer den irreala eta cer den possiblea.