Lizarratik, gutun irekia Nafar Gobernuari

Lizarratik, gutun irekia Nafar Gobernuari –

Ohikoa da oso gidatzeko karneta ikasten hasten zarenean ama edo aitarekin zelai ireki batera praktikatzera joatea: “ Lozagia zapaldu…, poliki-poliki askatu… eta azeleragailua zanpatu.” esaten ohi digute.

Lizarratik, gutun irekia Nafar Gobernuari

Oso ohikoa da ere autoeskoletako irakasleak entzutea autoarekin praktikak zure kabuz egitea ez dela egokia esaten, txarra dela, ohitura txarrak garatzen dituzulako, zure azterketa praktkoa zailduko dutenak.

Badirudi Geroa Baik zuzendutako gobernuak izkutuan gidatu izan dutela instituzioak asumitu baino lehen. Iraganeko ohitura txarrak mantentzen dituztelako, hauen aurrekaria izan zen erregimen iluneko ohitura txarrak mantenduz, porlana eta borraren erregimenaren ohiturak.

Ezin baita beste modu batera ulertu Lizarrako hiru pertsona inputatu izana, eraikin zahar bat Gaztetxe batetan bilakatzeko egindako okupazioaren ondorioz. Gaztetxearekin loturarik ez duten eta espazio horretan parte-hartzen ez duten hiru pertsona.

Nola uler daiteke, hortaz, Nafarroako Gobernuaren jokaera eta Foruzaingoaren informea? Artxibategi ilunetan gordetako zerrenda beltzen erabilpena ez dirudi aldaketa handia denik lehen bizitzen genuenarekin alderatuta. Zerrenda beltz batzuk zeintzuk pertsona hauen joera politikoaren ondorioz diseinatuak izan diren. Isilarazteko sorturiko zerrendak, “A por ellos” horretatik sorturiko zerrendak.

Bizio hauek iraganera itzularazten gaituzte eta aldaketaren oinarri soziala jipoitzen dute irmoki. Bikaintasunetik gidatzea oztopatzen dute eta “azterketa ez gainditzea” eragin dezakete. Muntai polizialek, zerrendek eta jarrera errepresibo hauek mantentzea ez diote laguntzen sortzen ari den etapa berri honen zutabeak ezartzeari. Aitzitik, aldaketari kalte egiten dio eta iraganera itzuli nahi duten horiek elikatzen ditu.

Gorka Igual, Ekhiotz Prieto eta Juan Luis Camarero

Lizarratik, gutun irekia Nafar Gobernuari

Oteizar hutsa