Zer da “e5”?

Zer da “e5”? –

“e5” gaur Gasteizen egingo den jardunaldi baten izena da. Hobeto esanda, jardunaldia baino gehiago “e5” prozesu baten izena da; azken bi urteotan lantzen ari den dinamika bat.

Eta zer esan nahi du “e5” izenak? Bada, izena bost hitzen lehen hizkiekin osatua da; hona hemen, banan-banan, hitz horiek:

  • Bat, Euskararen,
  • Bi, Etorkizuneko,
  • Hiru, Eszenarioak,
  • Lau, Elkarrekin,
  • Bost, Eraikitzen.

Zer da "e5"?Dena segidan esanda: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen; hori da Eusko Ikaskuntzak abiatu zuen “e5” proiektua.

Horrekin euskalgintzaren etorkizuna birpentsatzen eta birdiseinatzen hasi nahi da. Lanketaren jomuga, beraz, ez da euskararen egoera, baizik eta hizkuntza-komunitateak euskararentzat dituen baliabideak zein diren aztertzea eta horiek nola indartu eta zabaldu sistematikoki pentsatzea.

Izan ere, hizkuntza baten etorkizuna bere komunitateak diseinatu behar du, horretarako beharrezkoak diren baliabideak sortuz edo birsortuz, hedatuz eta sendotuz.

Asmo horrekin hiru mintegi burutu dira eta, lehenengoan, euskararentzat gure komunitateak egun dituen kapitalak eta aktiboak ?baliabideak, azken finean? identifikatu ziren. Ondoren, errekurtso horiek sei multzo hauetan sailkatu ziren: giza kapitala, gizarte kapitala, kapital politikoa, kapital ekonomikoa, kultura kapitala eta azpiegitura kapitala.

Bistan da, gizarte eremu guztiak edo gehienak hartu zirela kontuan, izan ere osasuntsu irauteko asmoa duen hizkuntzak, lantegietan zein zineman, politikagintzan eta ikerkuntzan, kulturgintzan edo hedabideetan…, hau da, gizartearen alor guztietan presente eta indartsu egon beharra dauka.

Erronka horri erantzuteko asmoarekin sortu zen “e5”, eta ostiral honetan izango dugu aukera polita, Gasteizen hain zuzen, dinamika horretan gure aletxoa ere eransteko.

Zer da "e5"?

Zer da “e5”?
e5, euskalgintza, Eusko Ikaskuntza, Gasteiz, Zer da "e5"?
Iñaki Martinez de Luna

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.

2 pentsamendu “Zer da “e5”?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude