Bizitzaren aztarnak

Bizitzaren aztarnak –

Marina Etxegoienek Goienan

“Utzizkidazu zimur guztiak, ez idazu bat bera ere kendu, bizitza osoa behar izan dut denak lortzeko eta”. Hau esaten omen zion Anna Magnani aktore italiarrak bere makillatzaileari errodaje bakoitzaren hasieran

Bizitzaren aztarnakAskotan entzun dut Hollywoodeko emakumeek ez dutela lanik egiten adin batetik aurrera, 40 urterekin zaharrak dira zineindustriarentzat. Beti gazte izateko behar honek ez-gazte ez-zahar den emakume tipologia berri bat sortu du. Kirurgia plastikoaren eta botoxaren eraginez, ezaugarri berdintsuak dituzten emakumeen aurpegiak ugaritzen doaz zineman eta baita bizitzan ere – gizonezkoengan gazte izateko presioa ez da hain nabaria, noski–.

Aurrekoan, talentu handiko aktore ospetsu baten pelikula ikustera joan nintzen. 45 urte inguru izango ditu eta zimurrak ez zituen estaltzen. Atentzioa eman zidan. Ez dezagun arraro bilakatu normala beharko lukeena.

Agian, ez gara aktoreak izango, baina guk ere Anna Magnaniren esaldia gogoratu beharko genuke ispiluaren aurrean jartzen garen bakoitzean.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.