[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea

[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea –

Zinema Euskaraz programaren eskutik, bi film helduko dira gaur euskaraz aretoetara. Batetik, sarrera honetan mintzagai dugun “Horman Erlojua duen Etxea”, eta bestetik “Small Foot” edoAusarki Yeti dibertigarria.

[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea“Horman erlojua duen etxea” fantasia gotiko bat da, ez animaziozkoa -antzezle entzutetsuak ditu, Cate Blanchett besteak beste- eta ume koxkortuentzako da, 7 urtetik aurrerakoentzako. John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratutako izen bereko eleberriaren egokitzapena da filma, Eli Rothek zuzendu du eta Steven Spielbergek ekoitzia.

Istorioak hamar urteko haur baten kontakizun magiko eta beldurgarria azaltzen du. Umezurtz geratu ostean, osabaren etxe zahar eta karrankarira joango da bizitzera. Osabaren etxean erloju misteriotsu bat topatuko du, eta handik gutxira, ordura arte aspergarria eta lasaia izan den herri berriko bizitza asaldatu egingo da mutikoak, nahi gabe, mundu sekretuko azti eta sorginak esnatzen dituenean.

.

Zinema Euskaraz

Udako etenaldiaren ostean, bi estreinaldi hauekin zortzi dira jada aurten Zinema Euskaraz programak pantailaratu dituen filmak. Hurrengoa, “Udare erraldoiaren istorio sinestezina”, azaroan helduko da Hego Euskal Herriko aretoetara, itsasoko munstro, pirata higuingarri eta guzti!
[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea
[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

2 pentsamendu “[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea”-ri buruz