Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Asteburu honetarako, barazkiekin jarraitu eta oraingoan garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin RZ dakarkizugu. Komentatu genuen, sukaldeko artista puntutxoa gustatzen hasia zaizunez eta zeure ingurukoek zerbait landuagoa espero dutenez jada, teknika eta RZ profesional eta landuagoak probatzen hasteko bidea zabalduz Euskal sukaldaritza praktikoaIker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldariak «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko RZ batzuk ekarriz horretarako. RZ praktikoak eta errazak, guk zail xamarrak kategorian sartu ditugun arren (ez dago Basque Culinary Centerren ikasi beharrik, baina badu bere zertxoa kategorian…), Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Osagaiak  (4 pertsonarentzako)

  • Kilo bat ilar
  • Lau patata handi
  • Bi tipulin
  • Bi baratxuri ale
  • Ziazerba sorta bat
  • Olioa
  • Gatza

Garaiko ilarra, patata, ziazerba eta txirlekin

Errezeta

  1. Lehenik, garaiko ilarrak aletu, eta zikinkeriak garbitu
  2. Ondoren, lapiko bat sutan ipini, han olio zorrotada bat jarri, tipulinak eta baratxuriak zati txikietan moztu,eta lapikora bota. Gatz pitin bat gehitu. Su motelean, 15 bat minutuz etengabe nahasten eduki, ez baitugu nahi kolore gehiegi hartzerik.
  3. Ondoren, patatak zuritu eta, garbitu ondoren, pusketatan moztu.
  4. Lapikora gehitu, nahastu, eta urez estali guztia. Gatza bota berriro, eta ziazerba sorta erdia ere gehitu. Irakiten hastean, ilarrak gehitu, eta su ertainean eduki 25 minutuz. Orduan, ziazerba sortaren beste erdia gehitu, eta baita txirlak ere. Guztia 5 bat minutuz sutan eduki, eta, ondoren, sua itzali.

Kasu!

Ziazerba sorta erdia azken momentuan gehitzeak kolore biziagoa emango die ilarrei eta baita plater osoari ere.

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa…

Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekinAsteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Iker Markinez: “Nire sukaldaritza bertsolaritza bezalakoa da”

Asteburu honetan: Opor osterako batidoa

Sukalde berria ala betikoa?

Asteburu honetan: Sagar tarta

kuko

Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin  Asteburu honetan: Garaiko ilarra, patata, ziazerba eta txirlekin Asteburu honetan: Garaiko ilarra, patata, ziazerba eta txirlekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!