Abertzaleak eta euskara
Abertzaleak eta Euskara liburuarekin garaturiko eztabaida gidatuko du Joxe Manuel Odriozolak.Hona hemen, horren inguruan berak esandako batzuk:“Euskalgintzak badu arazoaren muina behar den tokian ez kokatzeko arriskua, arazoa osotasunean ez ikustekoarena. Nazio problematiketatik ihes egiteko joera izaten du.”“Iruditzen zait nazio eraikuntzako prozesuak ez direla paraleloak, eta, paraleloak izan ezean, Irlandako adibidera goaz. Faltsua da nazio politiko batek ondoren nazio kultural bat sor dezakeenik; hori gezurra da, eta Irlanda da horren adibide. Euskal nazioak bere soilean ez digu balio euskararen normalizaziorako. Beraz, horregatik diot prozesuak, nazio politikoa eta kulturala, simetrikoak izan behar direla, paraleloak. Nazio kulturala da euskaraz eraikitzen den herria, ez espainiarrez, ezta frantsesez ere. Menderatu gaituen hizkuntzaren pean herri bat eraikitzea? Hori bai dela kontradikzio bat, oximoron bat!”
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Beatriz Subiza. Beatriz Subiza said: RT @zuzeu: Abertzaleak eta euskara: https://zuzeu.eus/?p=21056 […]