Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?

Mintzapraktika euskararen erabilera sustatzeko programa da, euskaraz hitz egiteko ohitura daukaten pertsonak, euskaraz hitz egiten hasi nahi duten pertsonekin elkartzen dituena. Gaur egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan eta 4.000 lagun inguru batzen dira astero astero mintzapraktika taldeetan.

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak kontutan hartu dira, egitasmoen osotasunean aztertzea eta horretarako ildo eta teknika ezberdinak baliatuz. Ikerketak utzi dituen emaitzekin “pozik” agertu dira eragileak, oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute. Mintzalagun  kopuruak izan duen gorakada azpimarratu dute, batez ere: “Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke ” ikerketako arduradunen arabera

Mintzapraktika egitasmoan ari diren lagunek programaren balorazio “positiboa edo oso positiboa” egiten dutela azaldu dute, eta horrek arduradunen asebetetze maila betetzen du. “Egitasmoa bideratzeko egiten duten ahalegina modu positiboan baliosten duela erakusten du eta horrek izugarri poztu gaitu. Batezbestekoa 8,5a gainditzen du, bide onean goazela berretsiz”.

Txostenaren laburpena irakurtzeko klikatu hemen

Durangaldeko berbalagunak

Irudia | Durangaldeko berbalagunak | durangaldeko berbalagunak | Creative Commons By SA
AEK, euskaltegia, euskara, mintzapraktika, praktikatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude