Zer gertatzen da Familiarrak taldearekin?
Egin dezadan baina, une batez atzera, Argiaren Larrunen Xabier Letonak EPPKtik kanpora dauden preso politikoek osatuko duten taldeko ordezkariei elkarrizketa egin zien. Taldeak, dirudienez, Itzuli Ezinezko Bake Prozesuarekin Konprometitutako Presoak izena izango du.
Elkarrizketak, zinez, merezi du, berradiskidetze eta biktimez gauza sano interesgarriak uzten dituelako. Adibidez, honako pasarte hau:
“Urteetan gainditu gabeko arazo nazionalak espresio politiko ezberdinak ekarri zituen 50eko hamarkadan eta horietako bat borroka armatua zen. Beraz, guk egin genituen ekintza armatuak ez genituen jarrera pertsonal batetik egin, jarduera kolektibo horren barruan baizik. Horrekin ez dugu gure ardura pertsonala zuritu edo apaldu nahi, ezta gutxiago ere. Baina gure erantzukizuna eta gure barruan sentitzen duguna ezin da ulertu jarduera kolektibo hori kontuan hartu gabe. Gero, norberak baloratuko du eta nahi duen moduan adieraziko du egindakoaz gaur egun pentsatzen duena. Guk behintzat iraganaren berrikuspen kritikorako gure ekarpena egin nahi dugu. Horretan inplikatuz, elkarbizitzaren aldeko urratsak emanez eta ahal dugun guztia eginez biktima gehiagorik izan ez dadin.”
Familiarrak
Ba ote dute loturarik Argiari emandako elkarrizketak eta Familiarrak taldearen sorrerak? Xabier Letonaren elkarrizketan talde baten sorrera aipatzen da, baina presoek euren burua antolatzeko sorturiko taldeaz ari da. Deia (eta Noticias taldea berekin) Familiarrak taldearen sorreraz hitz egiten zuen; hau da, Itzuli Ezinezko Bake Prozesuarekin Konprometitutako Presoen gurasoek osatuko luketenez.
@Paulriosek zabaldu eta beste zenbaitek oihartzun egin zioten ohar bati. Deiaren artikuluaren erantzunetan (tentuz hartzekoa da fidagarritasuna), honakoa zioen RECTIFICACION delako batek (18. erantzuna):
“Los familiares directos de los presos Kepa Pikabea, Joseba Urrosolo y Carmen Gisasola (citados en esta noticia) negamos rotundamente la veracidad de la misma. No existe por parte de ninnosotros ninguna intención de crear ninguna asociación de familiares, ni vamos a dar ninguna rueda de prensa al respecto. Solicitamos la retirada urgente de esa noticia en la página web, así como un desmentido en la edición de mañana, ya que no se nos ha contrastado al respecto. Maite, Iker, Maider, Anita, Juanjo”
Notizia baten oharretan irakurritakoaren fidagarritasuna zalantzan jarri beharrekoa da, baina beste iturri batzuetatik ere, bolo-bolo dabil taldea auzitan jartzeko saiakera. Deiako berriak jasotako erantzun andanaren baitan, baina, honakoa ere irakur daiteke, atzo idatzia (110. erantzuna):
“Somos Juanjo y Anita y pedimos que nuestros nombres no sea utilizado para pedir la rectificación o la ratificación de esta noticia. Gracias”
Familiarrak taldeak egingo ote du adierazpenik bere taldea sortu duela eta helburu jakin batzuk dituela adierazteko? Noticias taldeak Joseba Urrusolo eta Carmen Gisasolaren gutunak publikatu izan ditu. Ez ote du talde horrek Familiarrak taldearen izenean hau sortzeko helburua duen norbaitekin elkarrizketa bat publikatzeko aukerarik izango, behingoagatik dena argitzeko? Ala funtsik gabeko zurrumurru eta eztabaida bat besterik ez da guzti hau?
DNk berria zabaldu zuenean, “Familiarrak” izena izango duen talde berriak Gernikako akordioa sinatzeko asmoa azaldu zuela zabaldu zuen, honek beste elkartearekin, hau da Etxerat!-ekin diferentziak markatuko balitu bezala, gero Etxerat akordioaren sinatzaile dela esten badu ere.
Hemen artikuloa:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/01/31/politica/euskadi/los-familiares-de-los-presos-criticos-con-eta-se-agrupan-en-una-nueva-asociacion
Etxerat Gernikako akordioa sinatu zuten eragile taldean dago.
Bertan dokumentua (Zuzeuko xaian ere bada, baina ez dira sinatzaileak azaltzen.):
http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua672.pdf
Bitxia da, baina Larunbatean Berria eta Gara egunkarietan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Gernikako Akordioaren sinatzaileekin harremanetan jartzeko prestutasuna jasotzen zuten artikuloak atera ziran.
Hemen berriako lotura:
http://paperekoa.berria.info/harian/2011-01-29/010/001/lege_info.htm
eta hemen EPPK-k berak sinatutako agiria:
http://www.etxerat.info/albisteak.php?id_edukia=1390&id_saila=9&lang=eu
Kasualitate hutsa izango da, baina Diario de Noticias behatzen daramat 20 minutu, eta ez dut honen berririk topatu, ez Larunbatean, ez Igandean, ez eta Astelehenean ere. Beste artikulo horren barruan sartzerik bazuten ba…
Noski, nik ez dut ezer nahi duenak nahi duen elkarte sortzeren aurka, niri bakar bakarrik Prentsaren jarrera da axola didana. Nork zer eta zergatik egiten duen…
Egia esan, elkarte hori zertan den ere ez dakigu. Garak eta Berriak mutu diraute horren inguruan: ez berria baiesteko, ez gezurtzat salatzeko, eta ezta ustezko elkarte horri inportantzia kentzeko. Gararena ulertzen dut, ageriko arrazoiengatik; Berriarena da arraroa. Jendaurrean aurkezten direnean, aurkezten badira, jakinen dugu.
GARAk jada ezeztatu zuen, ez dakit astelehen edo asteratean, baina testu hontan bertan 18. erantzun bezala azaltzen den idatziarekin. Gero ez du ezer gehiagorik idatzi.
Pelota basqua topatu dut! edo pelotatako bat behintzat, gaur Berriak ezeztatu du. Barkatu, Berriak Langraitzen preso dauden 8 lagunek Berriari bidalitako ohar batetan “argi utzi nahi dugu itzuliezinezko bake prozesuarekin konprometitutako presoak izenarekin azken elkarrizketa sinatu dugunok ez dugula zeri ikusirik senideen delako elkarte berri horren proposamen, sorkuntza eta babesarekin” jartzen duela idatzi du.
Orain Diario de Noticias egunkaria eta Aintzane Ezenarro dira izenburuko galderari erantzun behar diotenak: zer gertatzen da Familiarrak taldearekin?