Refractarios Kelsen eta Hirukide Ikastetxearentzat Bai Euskarari Sariak

Errotulazioa, kanpo eta barneko dokumentazioa eta beste hainbat elementu euskaratzen egin duten ahaleginagatik; eta hornitzaileekin harremanak euskaraz izateko egin duten saiakeragatik (ahozko eta idatzizko harremanak euskaraz izan nahi dituztela adierazi baitiote hornitzaile bakoitzari aurrez-aurre eta idatziz) eman zion Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Saria Refractarios Kelsen-i. Beste Bai Euskarari Saria Tolosako Hirukide Ikastetxeari eman zion Ziurtagiriaren Elkarteak azken urteotan euskararen aldeko apustu nabarmena egin duelako: entitatean euskara txertatzeko, hizkuntza plangintza eratu eta hedatu dutelako, hain zuzen ere.

Azkenik, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Laguna oroigarria Xabier Mendigureni eman zion euskararen normalizazioaren alde egindako lan guztiagatik. Hunkituta eta pozarren agertu zen Mendiguren, ez baitzuen sari hori inolaz ere espero: “Horrelako sariak inoiz ez dira espero izaten. Nik neuk ez behintzat. Eta ustekabean harrapatzen zaituzte, zeren burura etortzen zaizun lehena izaten da egin behar nuena egiten saiatzea besterik ez dudala egin. Baina pozik hartzen da norbaitek zugan pentsatu duela jakitea eta urteetan zehar egindako lana kontuan hartu duela ikustea”.

Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendari Rober Gutiérrezek, lehenik eta behin, Xabier Mendiguren, Refractarios Kelse eta Hirukide Ikastetxea zoriondu zituen, Jose Mari Agirretxe Porrotx lagun zuela Lierni Agirrezabalak gidatu zuen ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Bego Muruaga Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskararen Sustapenerako zuzendaria edota Ainhoa Beola Donostiako Hizkuntza Normalkuntzarako zinegotzia ere. Bai Euskarari Ziurtagiriak dagoeneko hamar urte eta erdiko ibilbidea egin duela gogoratu zuen Gutiérrezek jarraian. Bere esatean, indarrak batuta, ibilbide honetan guztian, proiektu eta egitasmo ugari eraman dituzte aurrera, eta etorkizunean ere urrats biziak ematen jarraitzeko asmoa dutela gaineratu zuen.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011

Irudia | Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011 | Ziurtagiriaren Elkartea | Creative Commons By SA
Irudia | Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011 | Ziurtagiriaren Elkartea | Creative Commons By SA
Irudia | Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia 2011 | Ziurtagiriaren Elkartea | Creative Commons By SA