Agate Deunaren bezpera Barrundian

Hotz honekin eztarriak berotzen hasteko, gaur eta datorren ostegunean, arratsaldeko 20:30etan Ozaetako Ekonomatoan entsegu orokorra egingo da. Aurten ere, ekintza hau Barrundiako Mintzalagunak antolatzen du. Horregatik, euskaraz hitz egiteko eta abesteko aukera bikaina da. Gainera, ospakizun honetara, betiko moduan, kaxeroz jantzita etortzera animatzen zaituztegu.

Beraz, ostiral honetarako plan hoberik ez baldin baduzue, animatu, makila hartu eta etor zaitezte gurekin kantatzera, edo behintzat, play back-a egitera!

Ozaeta, Barrundia

Irudia | Ozaeta, Barrundia | z | LGPL