Nafarroako abertzaleen arteko gatazkaren kronologia bat.

Nafarroako abertzaleen arteko gatazkaren kronologia bat.

 

2009

•(12-18) Gazte Abertzaleek Patxi Zabaletari eginiko kritika batzuen harira, Txentxo Jimenezek EA-ri NaBai eta “Polo soberanista”-ren artean aukeratzeko eskatzen dio, bateraezinak direlako.

2010

• 02-07: Hamaika Bil Gaitezen ekimena sortu dute Iruñean. Abertzaleen arteko elkarlana indartu nahi dute, eta manifestazioa antolatu dute Iruñean, martxoaren 6rako.02-22 Aralar prest legoke bozetara ezker abertzaleko beste indar batzuekin joateko “soilik bide zibiletatik” arituz gero Nolanahi ere, Euskal Autonomi Erkidegoan bakarrik aurkezteko prestatzen ari direla onartu du Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusiak.

• 02-26 – Ezker abertzaleak dio ez dela unea NaBain sartzeaz hitz egiteko. Txentxo Jimenezek (Aralar) egin dio eskaintza, baldintza gisa jarriz “biolentzia era guztien gaitzespen agerikoa” egitea.

• 03-06 – Abertzaleen elkarlana eskatu dute Iruñean.  “Nafarroatik Euskal Herrira. Hamaika bil gaitezen”.

• 03-24: Nafarroako ezkertiarrak biltzeko eztabaidari ekingo dio Hamaika Bil Gaitezen-ek

• 04-24 Hamaika Bil Gaitezen-el elkarrekin eseriko ditu Ezker Abertzalea, Aralar eta EA.

• 04-30 –  Akordioa: EA eta Aralar elkarrekin aurkeztuko dira 2011n, Nafarroa Bai bezala. Ezker abertzaleak EA eta Aralarri galdetu die prest al dauden “ezkerreko espazio abertzale osoa” egituratzeko.

• 05-19 Nafarroan eremu abertzalea bateratzeko borondatea agertu du ezker abertzaleak: Nafarroa Bairi buruz EAk eta Aralarrek egindako akordioa «interes alderdikoiei» loturik dagoela uste du Xanti Kirogak.

• 06-12: Ezker abertzaleak aldaketari buruz eztabaidatzeko deia egin dio Aralarri.  Jimenezek esan du konpromisoak hartzeko ETAren indarkeriaren auzia konpondu behar dela.

• 06-14 – EAJ “harrituta” dago ezker abertzalea “NaBain nabarmen ari delako eragiten”.

• 06-22: euskaldunako ituna: Lortu Arte, eta bilera egiteko eskeintza Aralarri.

• 07-01: Ezker abertzalearekin eta EArekin biltzea onartu du Aralarreko zuzendaritzak.

• 08-24: Nafarroan bozetan eskaintza hobea egingo dutela ziurtatu du Zabaletak EArekin eta ezker abertzalearekin biltzen ari direla berri eman du Aralarreko buruzagiak, eta «oinarrizko aurrerapenak» izan dituztela.

• 09-11: EAk eta ezker abertzaleak Nafarroako aldaketarako dekalogo bat adostu dute. Aralarrekin bilerak egin arren, ez du akordioa sinatu.

• 09-16: NaBairekin ez du lehiatu nahi ezker abertzaleak.  Larritzat jo du Aralarren eta EAJren arteko akordioa, aldaketa politikorako aukerak oztopatzen dituelako.

• 09-20 – NaBain erabakiak hartzeko %80ko gehiengoa beharko da.  Gaur aurkeztu dute Aralarrek eta EAJk koalizioari buruz eurek egindako akordioa. Oraingoz, EAk eta hirurek osatzen dute NaBai; beraz, denen babesa beharko da erabakiak hartzeko.

• 09-26 Jose Anjel Agirrebengoari elkarrizketa: 
 – Zergatik egin duzue Aralarrekin NaBairen inguruko akordioa?  Ezker abertzalearen urduritasuna dela-eta, NaBairen munduan zenbait esku-hartze nabaritu ditugu. Koalizioaren barne egoeraren barruan, nahasmen gehiago eragiten dute. Esku-hartze horiek ez dira xaloak. Egungo egoera politikoa ziurgabetasun handiz beteta dago, eta hori badakite. Lasaitasuna behar da, eta gauzak bere neurrian aztertu behar dira.
– «Ez daude, eta ez zaie espero», adierazi zenuen akordioaren aurkezpenean ezker abertzaleari buruz. Etorkizunean ezker abertzalea Nafarroa Bairen barruan egoteko aukerari ateak itxi nahi izan dizkiozue?  Ez, ez. Akordio horrekin sendotasuna eman nahi izan dugu, gure etorkizunari buruz zalantza handiak zeudelako. EAk zilegizko erabaki estrategikoa hartu du ezker abertzalearekin batera polo subiranistan joateko, baina guk uste genuen horrek ez diola sendotasuna ematen NaBairi, guztiz kontrakoa baizik. Nahiz eta EAk eta Aralarrek lortutakoarekin desadostasunak izan, uste genuen garrantzitsuagoa zela NaBai sendotzea. Proiektu honen sortzaile izan gara, eta uste dugu Nafarroan abertzaleek izan dugun tresna politiko onena dela.

• 10-12 Ezker Abertzaleak eta EAk elkarrekin aldarrikatzen dute aldaketa Nafarroan.

• 11-14 Nafarroa XXI proposamena egiten die Ezker Abertzaleak EA eta Aralarri, hauteskundeetan Nafarroan elkarrekin joateko bilerak hasteko.

• 11-16: Nafarroa XXI proposamenari jarrera irekia azaldu diote EAk eta Aralarreko Patxi Zabaletak.

• 11-17 – Pello Urizar: “Koalizioa handituta, NaBaik 95.000 boto lortu ahal izango lituzke. EAri, Aralarri eta ezker abertzaleari «aukera baliatzeko» eskatu diete Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista Eraikitzen herri ekimenek «ausardiaz» jokatzeko deia egin diete hiru alderdiei.

• 11-18 Aralarrek ezker abertzaleari NaBaiko oinarriak onartzeko eta “errealismoa” izateko eskatu dio.  Txentxo Jimenezek esan du bere alderdiaren marka Nafarroa Bai dela. Ezker abertzaleak EAri eta Aralarri 2011ko hauteskundeetan elkarrekin aurkezteko eskaintza egin zien igandean, eta horri “ez” esan dio Aralarrek.

• 11-21: Ezker abertzaleak ez du tokirik Nafarroa Bain, Urkulluren ustez. EAJren buruzagiak dio ezker abertzaleak ez duela bat egiten koalizioaren oinarriekin, eta «bere bidea» egin beharko duelaEusko Alkartasunari eskatu dio Nafarroako eta EAEko estrategiak ez nahasteko.

• 11-23 – Ezker abertzaleak ez du baztertzen NaBain sartzea.  Erabaki bat hartu baino lehen hauteskunde programaz hitz egin beharko litzatekeela esan dute Shanti Kirogak eta Marine Pueyok, eta ezker abertzaleak “malgutasunez” joka dezakeela.

• 12-04: Aldaketa lortzeko ardura eskatu diete Iruñean alderdi abertzaleei.  Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista Eraikitzen herri ekimenek manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuko karriketan Ezker abertzaleari, EAri eta Aralarri ausardiaz joka dezaten galdegin diete.

2011

• 01-05 – Aralarrek itxitzat eman du ezker abertzalea NaBain sartzeko aukera.  Bi parteek dozena erdi bilera egin dituzte azaroan eta abenduan, eta Aralarrek dio alde handiak dituztela euren artean. Ezker abertzalea duela pare bat hilabetetik Aralarri, EAri eta Nafarroako beste eragile ezkertiar eta abertzaleei zuzendu zaie aurtengo hauteskundeetara elkarrekin aurkeztu eta “herrialdean aldaketa politikoa eta soziala” ahalbidetzeko asmoz. NaBain sartzeko ateak itxi dizkio Aralarrek ezker abertzaleari.  Azarotik «sei-zortzi bilera inguru» egin dituzte ezker abertzalearekin, baina ez dute koalizioan sartzeko borondaterik ikusi Nafarroan aldaketa ulertzeko moduak eta edukiak «oso diferenteak» direla iritzi dio. Ezker abertzalea: «Aralarrek zatiketa hautatu du» Ez du ulertzen Aralarren erabakia; beto eskubidea adierazi eta EAJren jarrera «bere» egin duela iritzi dio.

• 01-14 NaBai indarrean dagoela berretsi du Aralarrek, eta espero du EAk proiektuan jarraitzea Txentxo Jimenezek azaldu du NaBaik “astebete edo hamar egun barru” aurkeztuko duela hauteskundeetarako bere proiektua. EA “oraingoz” NaBairen barruan dagoela esan du.

• 01-15 – Ezker abertzaleak bilera eskatu dio NaBairi, “hauteskunde akordio zabala” lortzeko.

• 01-22  NaBai aldaketarako «ezinbesteko» jota, haren alde egin du EAk, «argi eta garbi».

• 01-26 Aralarrek eta EAJk NaBaitik kanpo ikusten dute EA Koalizioarekin “desleiala” izatea egotzi diote, eta eskatu diote “soilik NaBairen aldeko apustua” egin dezala. “EAk berehala ez badu egiten halako adierazpen publikorik, pentsatuko dugu Batasunarekin dituen itunak dituela lehentasun, eta hurrengo hauteskundeetarako koaliziotik kanpo ikusiko dugu”. Aralarrek, EAJk eta independente batzuen taldeak Nafarroa Bai itxitzat eman eta ostiral honetan aurkezpena egin nahi dute.

• 01-26 Ezker abertzalearekin edo gabe EA NaBain egongo dela esan du Urizarrek EAJren eta Aralarren «betoa» salatu du EAko buruak, eta gogoratu du eskuina gobernutik ateratzea dela xedea.

• 01-28 – EAk ez du parte hartu NaBairen hauteskunde akordioa sinatzeko ekitaldian Batzar Nazionalak bilera egin arte “atzeratu” dute erabakia, “Aralarrek, EAJk eta independenteek azken momentuan “beste baldintza batzuk” ezarri dituztela argudiatuta. NaBaiko beste aldeek zerrendak egiteko asteartera arte itxarongo dutela jakinarazi dute, baina EAri “NaBairen alde soilik” egiteko exijitu diote akordioaren aurkezpenean berriro. Ezker abertzaleak salatu du bazegoela denbora ados jartzeko, “borondate politikoa baldin bazegoen”.

• 01-29 EAk asteartean erabakiko du NaBain jarraitu edo ez Aralarren, EAJren eta independenteen «baldintza berriak» direla eta, asteartean EAren nazio batzarra bilduko da berriro Nafarroa Baik aurkezpen ofiziala egin du, Eusko Alkartasunaren ordezkaritza gabe.

Irudia | Nafarroan hamaika… | Wikimedia | Creative Commons By SA
Nafarroako abertzaleen arteko gatazkaren kronologia bat.

6 pentsamendu “Nafarroako abertzaleen arteko gatazkaren kronologia bat.”-ri buruz

  • Hain da lotsamangarria! Hain da minbera! Non eta batasunik handiena behar den tokian: Nafarroan. Batzuetan besterik ez dugu merezi daukaguna baino.

  • Joseba Garaialde Manterola 2011-02-01 15:47

    Burua hotz eta bihotza bero. Nahiz eta askotan ahora edozer gauza esateko etorri  ez esan, gero agian damutu egin gaitezke eta.  Pena da bai, baina  borrokan jarraitzea gure herriak merezi du, ez etsi eta aurrera bolie.

  • Amonamantangorri 2011-02-01 18:11

    Eskertzen dira horrelako kronologiak, ze ni egia esan galdu egiten naiz.

    Hemen ezin dena ezin da. Ez dugu erremediorik.

  • Hemen izan diren aserre asko eta asko saihestu zitezkeen baina zenbaitzuk NABAI hauste besterik ez zuten nahi, bere lakuan beste koalizo bat sortzeko eta frentismoa planteatzeko. Nafarroaren etorkizunerako ezin okerragoa litzateke frente bat sortzea. Eta NABAI hautsi ea koalizio soberanista bat sortzea ere aurrekoa bezain kaltegarria ez baina oso-oso etsigarria izan daiteke Nafarroako abertzalegoarentzat eta Nafarroarentzat. NABAI egiteko handia du oraindik. Ez gaituzte konprenitzen Vascongadetatik, vascondadismoa hezurretaraino sartua dute zenbaitzuk.

  • Amonamantangorri 2011-02-09 13:52

    Kaixo AA:

    Oroitu behar da “frentismo” hitza nork asmatu zuen, noiz eta zertarako. Mayor Oreja EAEn PPko zerrendaburu zelarik erabili zen aurrenekoz hitz hori.

    Frentismoa zen Lizarra-Garaziko alderdiak egiten ari zirena. Frentismoaren beste aldean “transbersalitatea” dago.

    Oraintxe bertan, Nafarroan, UPN eta PSNk akordio transbersalak egiten dituzte beren artean, ia-ia Gasteizen bezain ongi moldatzen direla. Madrilen UGT-CCOOk, gobernuak eta enpresariek, transbersalitateari esker, etorkizuneko gure pentsioak minimo historikoetara jeitsi dituzte.

    EAJk gobernu zentralaren iniziatiba batzuei babesa ematea erabaki du, ordain batzuren truke (ez dakigu ordain guztien berri). Akordio horiek, noski, ez dute NaBairen proiektua konprometitu.

    NaBai ere, bistan da, PSNren inguruan dantzan aritu zen, nola zisne arra zisne emearen bueltan, hartu-eman transbersalen bila. Hori orain dela lau urte izan zen, eta ez dakit kontu horiek zertan gelditu diren

    Transbersalitatea boladan dago, cool da. Frentismoa ez. Frentismoa kaka.

    Norberak ikusiko du zer defendatzen duen. Nik uste, Nafarroako abertzale eta euskaltzaleok emaitza hobeak lortuko ditugu hauteskundeetan bereiz joanda, elkarrekin (alegia, potaje berean nahasita) joanda baino. Balizko 95.000 botu abertzaleen sabai elektorala ez dut uste iritsiko dugunik; uste dut jendea nazkatuta dagoela etxe barruko sesio eterno hauekin.

    Eta Vascongadoekin sartzeko mania hori ezaguna dut nire inguruan. Patologiaren hurbil dagoela iruditzen zait, eta abertzale batengan onartezina da, nafarrik nafarrena izanagatik ere.