liburu-e: batez ere irakurtzeko direlako

Etxepare eta Shakespeare, Lizardi eta Puxkin, Kirikiño eta Flaubert, Anabitarte eta Mansfield. E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas, irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko 249 e-book paratu ditugu Armiarma atariko Liburu elektronikoa gunean, epub eta pdf formatuetan. 249 tituluetatik 190 euskal literaturako klasikoak dira eta 58 literatura unibertsaletik ekarriak. Twain eta Xaho, Conrad eta Zerbitzari, Baudelaire eta Lauaxeta, Virginia Woolf eta Mirande. 14 poema liburu, 28 saiakera, 39 antzerki-lan, 56 nobela eta ipuin bilduma… Dohainik nork bere gailura ekar ditzake.

NDMzNQ==

armiarma.com liburu-e atariak dioena:

Armiarma Proiektuak urteak daramatza sarea baliatzen literatur lanak osorik jartzeko, lanoi ahalik eta hedapen handiena eman eta jendeak haietara irispide zuzena izan dezan.

Xede horretan, egoki irizten diogu liburu elektroniko edo e-liburu edo e-book edo liburu-e edo dena delako formato horretan euskarazko literatur produkzioak tokia izan dezan, euskarazko literatur lanak ere euskarri berrietan izan ditzagun. Lehen esfortzu batean, euskal literaturan klasiko izenarekin sailkatuak ditugun liburuak jartzeari ekin diogu.

Badugu hainbat liburu, nork bere gailuan eramateko moduan, irakurtzeko moduan, eta haiek landu ditugu. Haiekin batera, euskarari ekarritako hainbat obra, garrantzitsu, Literatura Unibertsala bilduman argitaratu direnak. Horiek denak, 250 liburu oraingoz, berrantolatu eta maketatuta, eskaini nahi ditugu, EPUB eta PDF formatuetan, nork bere gailu edo ordenadorera deskargatu eta irakurri eta partekatu ahal ditzan. Handitzen joan nahiko genukeen gunea, oraingoz lehen abialdi honekin joan badatorrena, etorri badoana.

www.armiarma.com/liburu-e

Irudia | liburu-e irakurtzen | armiarma.com | Creative Commons By SA
eBook, liburu elektronikoa euskara ebook, liburu-e, literatura, literatura digitala, sarea
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

3 pentsamendu “liburu-e: batez ere irakurtzeko direlako”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude