Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta TVEk ospa

Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta telebistak ospa –

“Altsasukoak aske” lelodun kamiseta soinean zeramala-eta, Kuartangoko gazte abeltzain bati telebistako erreportaje batean parte hartzea ukatu dio TVEk. Kike Fernandez de Pinedori esker ezagutu genuen atzo berria, txio bidez kontatu zuenak oihartzun handia izan baitzuen.

Gertakaria apirilaren 18an jazo zen, Television Españolako “Aquí la tierra” saioa Julen Martínez de Santos elkarrizketatzekoa zenean, gaztearekin hitz egin duen Hala Bedi irratiaren arabera. “Onartezina da horrelako zentsura telebista publiko batean”, adierazi dio arabar irratiari abeltzainak, gertatutakoa ezagutzera eman eta gero. Antza, saioan agertzeko Altsasukoen aldeko aldarrikapenarekin jantzita zeraman kamiseta alda zezala eskatu zioten, eta berak onartu ez; bertan behera gelditu zen TVEn egitekoa zen agerraldia.

.

Azaleko argazkia: Hala Bedi.
Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta telebistak aldeAbeltzainak Altsasukoen alde egin, eta telebistak ospaAbeltzainak Altsasukoen alde egin, eta telebistak ospa

Zer duzu buruan “Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta TVEk ospa”-ri buruz

  • Katalanak independizatuko diren ala ez ikusteke dugu, baina argi eta garbi ikusten ari garena, egunero, Espainian dagoen demokrazia falta da. Ezin da negoziatu, ezin da aurrera egin, ezin da estatus-a zalantzan jarri, ezin dira kamiseta horiak erabili, ezin da antimonarkismoa azaldu, ezin da iritzi ofizialaren aurkako iritzirik plazaratu.
    Pertsona ezin da libre izan Espainiar estatupean.
    Hortik aurrera, bakoitzak eman diezaiola egoerari nahi duen demokrazia itxura. Eta guk, Baskongadook, jarrai dezagun aldebikotasua benetazkoa balitz bezala jokatzen, itxurak egiten.