Izaskun Bilbaok euskara asmatuan txiokatu dio Euskal Herriari
Izaskun Bilbaok euskara asmatuan txiokatu dio Euskal Herriari –
Aurrekoan Urkullu lehendakariak Facebooken botatako mezua itzuli nuen ZuZeuko plazan. Bada, gaurkoan, Izaskun Bilbaok hartu dio sare sozialetako euskara asmatuan idatzitako mezuen testigua. Harrigarria da hala Urkullu, nola Bilbao, biak euskaldunak baitira. Dena dela, hemen duzu Izaskun Bilbaok botatako mezua eta jarraian itzulpena.
Itzulpena:
Inork ezin du kartzelan egon bere ideiak defendatzeagatik, dio @AndoniOrtuzar-rek. Denak etxean nahi ditugu! 155a indarrean den bitartean, ez dugu jokatuko. Aniztasunaren aurkako mehatxua baita. @eajpnv.
Hainbat txiolarik erantzun dute Bilbaoren tuita. Batzuk haserre, besteek umorez. Umorez hartu beharko dugu, bada. Negar ez egiteagatik.
Taraska gurie, erruki zakiguz!
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) 2018(e)ko apirilak 2
Momentu batean pentsatu dut Google translator erabili duzula, baina euskalduna zarela gogoratu dut. Alfabetizatzeko @AEK_eus -era jo dezakezu, holan euskarari mesede bat egingo zenioke eta gure begiei ere bai, bide batez.
— Txori Migrari ||*|| (@txorimigrari) 2018(e)ko apirilak 2
Barkatu, @IzaskunBilbaoB , baina zer dioskuzu mezu honetan? Nik ez dut piperrik ulertu…
Hara, euskal politikariok EGArik bai? pic.twitter.com/3NOcT9cloJ
— Zalo Akaziaga (@akaziaga) 2018(e)ko apirilak 1