Aurtengo Zinegoak jaialdia badator
Zinemaldiari ongietorria egiteko ekitaldia Lola Markaidak gidatuko du Arriaga antzokian, Yogurinha Borovaren eta Las Fellini-en laguntzarekin. Agustin Almodovar eta Esther Garcia El Deseo ekoiztetxeko sortzaileak omenduko dituzte.
Hona hemen pantailaratuko dituzten filmeetako batzuk:
L.A. Zombie (Bruce LaBruce)
Gigola (Laure Charpentier)
Plein Sud (Sebastian Lifshitz)
The Secret Diaries of Miss Anne Lister (James Kent)
Mikel Rueda zuzendari bilbotarra (Izarren argia zuzendu zuen iaz) epaimahaikide izango da, Anna Boluda eta Laura Coarensekin batera.
Filmak Alondegian, Golem-en Bilborocken, Abisal gunean eta Fnacen proiektatuko dituzte.
Sari emate ekitaldian, -Eitb Multiboxen izango da-, Ocean LeRoyk drag king ikuskizuna eskainiko du eta Guille Milkway DJk musika jarriko du.
Jaialdia Bilbon bada ere, otsailaren lehen hamabostaldian proiekzioak egingo dituzte Getxon, Leioan, Gernikan, Durangon, Iruñean, Errenteria-Oreretan, Donostian eta Sestaon.
Egitaraua eta xehetasun guztiak: http://www.zinegoak.com
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu. zuzeu said: Aurtengo Zinegoak jaialdia badator: https://zuzeu.eus/?p=20641 […]