Aurtengo Zinegoak jaialdia badator

Zinemaldiari ongietorria egiteko ekitaldia Lola Markaidak gidatuko du Arriaga antzokian, Yogurinha Borovaren eta Las Fellini-en laguntzarekin. Agustin Almodovar eta Esther Garcia El Deseo ekoiztetxeko sortzaileak omenduko dituzte.

Hona hemen pantailaratuko dituzten filmeetako batzuk:

L.A. Zombie (Bruce LaBruce)

Gigola (Laure Charpentier)

Plein Sud (Sebastian Lifshitz)

The Secret Diaries of Miss Anne Lister (James Kent)

Mikel Rueda zuzendari bilbotarra (Izarren argia zuzendu zuen iaz) epaimahaikide izango da, Anna Boluda eta Laura Coarensekin batera.

Filmak Alondegian, Golem-en Bilborocken, Abisal gunean eta Fnacen proiektatuko dituzte.

Sari emate ekitaldian, -Eitb Multiboxen izango da-, Ocean LeRoyk drag king ikuskizuna eskainiko du eta Guille Milkway DJk musika jarriko du.

Jaialdia Bilbon bada ere, otsailaren lehen hamabostaldian proiekzioak egingo dituzte Getxon, Leioan, Gernikan, Durangon, Iruñean, Errenteria-Oreretan, Donostian eta Sestaon.

Egitaraua eta xehetasun guztiak: http://www.zinegoak.com

Zinegoak jaialdiaren kartela

Irudia | Zinegoak jaialdiaren kartela | ezezaguna | Creative Commons By SA
Zinegoak, zinema

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Aurtengo Zinegoak jaialdia badator”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude