[Txiorik Onena] 2018ko 7. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 7. astea –
Urteko 7. astea atzean utzi berri dugun honetan, ohi bezala zazpi txioko sorta batekin gatoz.
Gaien artean, Iruñeko Maravillas plaza eta taberna Errealzalea, tortura eta ETB1 jorratu ditugu. Baita asterokoak ditugun euskara, eguraldia eta Katalunia ere.
Aste honetako txio sortatik, bitxia da txio batek baino ez izatea argazkia; testua dute nagusi.
Joan den asteko sortatik Xegun Altolagirreren txioa doi-doi gailendu zaio Maialen Errekarten txioari.
.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Begi itxi horien atzean aguretxo baten poza nabaritzen da, 82 urte pasa ondoren, bere alkatearengandik lortu zuen promesa bete delako. Maravillas Lamberto bere ahizpatxoak, bortxatua eta eraila aita salbatzen saiatzeagatik, Iruñean badu bere plaza. Josefina, zu bai handia…!!! pic.twitter.com/pnD5TBvwB9
— Joseba Asiron Saez (@josebaasiron) February 11, 2018
Taberna honetan oso-oso-oso realzaleak dira, baina ETB1 Realaren partida ematen ari da zuzenean, eta Sevilla-Girona daukate telebistan.
"Eske Realekoak neskak dira" #ytal— Martin Kitto (@martin_kitto) February 11, 2018
Tortura egunak Espainiar poliziek Euskal Herrian behelaino zatiak ere preso hartzen dituzte infernuaren hamaikagarren zirkuluan gatibatzeko. J.Sarrionandia
— Marisa Barrena (@MarisaBarrena1) 2018(e)ko otsailak 12
Uste nuen nire barne tristura munduko injustizien gaineko kontzientziak, haurtzaroko traumez jabetzeak eta gizartea hartzen ari den itzulerarik gabeko norabideak eragindakoa zela.
Baina ez, euriagatik zen.
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) February 15, 2018
Katalanaren inguruko polemikak agerian uzten du hizkuntza dela naziogintza eraikitzeko zutaberik garrantzitsuena
— Eneko Fernandez (@enekogara) February 17, 2018
Herri akonplejatua ez bagina, gaurko titularra hau izango zen:
"Arbitro batek 22 jokalari kanporatu ditu euskaraz mintzatzeagatik"— Pardeluts (@Pardeluts) February 18, 2018
Kuadrilako afarietan ez dugu abesten, ETBkoak etorri eta larunbat gaueko programa gurekin egingo dutenaren beldurrarekin.
— Gandul & Tokapelotas (@barrebeltz) February 17, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Guar goizeko estanpa. Ni baino lehen beste bi. Bi horiek zergatik banandu dira? Zenbat galdera “orrialde” zuri berri baten aurrean… #mikroipuina pic.twitter.com/PhDsfQjsY3
— Xegun Altolagirre (@xenekan) 2018(e)ko otsailak 7