Txartel gorria euskaraz egiteari

Txartel gorria euskaraz egiteari –

Txirritaren bertso burutsu batek dio “haizeak ekarri zuela handikan honuntza eta geroztik hemen dabilela ´gure´ andaluza”. Halaxe da gaur ere. Futbol epaile titulu espainiarra poltsikoan sartu eta hemen dabil gure artean txilibituak zelaiaren jabetza ematen omen dion salbokonduktoarekin, txartel gorria han eta hemen astintzen.

Txartel gorria euskaraz egiteari

Beste garai bateko askok egin bezala ez du begiratu nora datorren, zein jende klase bizi den hemen, zein hizkuntzaz mintzo den. Ez. Inperioaren ordezkaritza txartela astinduz eta “aquí mando yo” esanez konkistatzaileen buru jarri da. Garai bateko batzuek egin bezala, baina beste batzuek ez. Kontaezinak baitira Euskal Herrira bertaratutakoen seme-alabak euskara ikasi eta berezko hizkuntza dutenak. Bejondeiela!

Arbitro berri hau, ordea, bere itsukeria horretan, ez da konturatu Espainiako faxisten kontrako 36ko gerraren emigranteen seme-alabei ere atera diela txartel gorria, euskaraz egiteagatik. Andaluziar batzuen seme-alabak euskaraz? Utikan. Traizioa, Marta Sanchezek kantatzen duen himnoari! Halako zerbait pentsatuko zuen noski.

Bertakoa izan zein Espainiatik, berdin da zein probintziatik, etorritako inkisidore berriek neo-españaren inposaketa berrezarri nahi dute. Ez dute begiratzen nora etorri diren, nortzuk bizi garen hemen, zein hizkuntzez mintzatzeko hautua egin dugun…

Bertsoak dion bezala “bera eroriko dek ez hakiok bultza” zain egon gabe, txartel gorri-horiak erabiltzeko ahalmena kendu eta ostiko (futbolaren terminologian) batez bere eginkizun horretatik baztertu beharko genituzke. Ala, beraiek agintzen dute oraindik eta ez guk?

Txartel gorria euskaraz egiteari
arbitroa, diglosia, epailea, euskara, futbola, gaztelania, inposaketa, Kirola, Txartel gorria euskaraz egiteari, zapalkuntza
Beñi Agirre

Euskara irakaslea

Zer duzu buruan “Txartel gorria euskaraz egiteari”-ri buruz

  • amara sandoval 2018-02-20 17:17

    Gaur bertan jakin dut Marta Sanchezen himnoaren kontua. Interneten irakur daitezke erantsi dizkoin hitzak, eta, egia esan, gure bertsolariek esaten dituzten moduko gauzak ipintzen zituela iruditu zait (baina gaztelaniaz).

    Agian Maialen Lujanbiori esan beharko diogu kontraeraso bat jotzeko? Euskadiko himnoarekin barbi panpina hori isilarazteko zerbait asmatuko ote luke??

    Ah beno, Euskadiko himnoa EAJkoek asmatua da, barkatu…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude