Zelan joan da urtea? albisteak 2.0 10

Hamaika telebista, txikia da, apala da, lokala da, baina izaeraz da nazionala edo globala, harro egoteko modukoa edo handia. Harremanetan dago kontua. Zer eskatzen diogun, eta zer eskaini dezakeen. 

NDA5MA==

Hamaika telebistako erredaktoreak ere, apalak dira, eta gure saioan gustura aritu direla esan genezake, eta gusturago gu, beraien iritziak eta profesionaltasuna konpartituta. Eta beraien albisteak aukeratu zituzten. Urtekoak, datozenak, etorri behar dutenak, etortzea nahi ditugunak…

Sarean gai asko ibili dira bolo bolo azken urte honetan. Sarea globala da, bai, baina gure mailan ere sarea albistegai ibili dugu maiz, eta hori islatuko da hamar 2010 sariketa ireki eta saririk gabekoan ere. Maila apalean, gure mailan, horizontalean.

  • Eta zuretzat, zer izan da albiste?
  • Zelan joan da urtea?
  • Zer eskatu behar diogu datorrenari, bi mila eta hamaika horri?

Irudia | albisteak 2010 | albisteak 2.0 basque web tv | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

3 pentsamendu “Zelan joan da urtea? albisteak 2.0 10”-ri buruz