Hauteskunde Kanpaina Prestatzeko 15 Aholku

    • Hauteskundeak ez dira irabazten edo galtzen kanpaina ofizialaren 15 egunetan. Oraindik 4 hilabete falta dira, ez utzi ezer bukaerarako.
    • Kanpaina ez da egiten botoa ematen ez dutenentzako, ezta botoa erabakita dutenentzako (zure botoemaleak barne). Kanpaina egiten da botoa eman eta pertsuadigarriak direnentzako. Zein dira horiek?
    • Ikerketa behar duzu, aukeran, koalitatiboa eta koantitatiboa. Aholku bat: egin lehenbizi koalitatiboa eta utzi iezaiozu berari koantitatiboa gidatzen. Iritzia da aztertu behar duzuna. Zure hautagaiaren inguruko ikerketa ere behar duzu, baita zure aurkariarena ere.
    • Ez ezazu “bero” jokatu, utzi ikerketari berea ematen, eta ondo ordenatu zure ideiak. Pasioak ez du balio metodorik gabe.
    • Gai bat eta bakarra jorratu behar duzu, akaso bi (hiru gehienera jota, baina atentzioaren mugan egongo zara eta hobe duzu horraino ez joatea). Hauteskundeak ez dira gabonak: ez idatzi zerrenda luzerik Olentzerori pentsatuta baten bat eroriko zaizula. Gai bakar hori metafora afektibo baten bidez adierazi beharko duzu aukera bat izan nahi baduzu. Ez egin indarrik irabazirik ez dagoen lekuan. Alegia, mezua definitu behar duzu, baita komunikazioa eta diskurtsoa ere.
    • Diziplina handia behar duzu, eta alderdia ere diziplinatu beharko duzu. Ezin duzu alderdiaren indarra alperrik galdu, eta, gainera, ezin duzu alderdia bere horretan utzi agenda propio bat garatzen.
    • Denborak kudeatu behar dituzu, eta agenda markatu.
    • Baliabideak kudeatu behar dituzu: dirua, pertsonak… Gauzak definituta daudeneanutzi bakoitzari bere lana egiten.
    • Ebentoak eta girak kudeatu behar dituzu.
    • Komunikazioa definitu behar duzu: spotak, kuñak, kartelak, esku orriak, internet e.a.
    • Hautagaia aukeratu behar duzu, eta gainerako guztiak horren baitan kudeatu. Kontua ez da munduko hautagai onena aukeratzea, ondoan duen aurkaria baina hobea baizik. Bertsolaritzan bezala, batak bestea egiten du, batak bestearekiko jokatzen du, baina bakar batek irabazten du. Lotsa piska bat baldin badaukazu zure hautagaia gutxienez elebiduna izango da, jakina.
    • Kanpainaren animoa, estiloa eta tonoa definitu behar dituzu. Ba al da “aldeketarako grina”? Alkatea bazara eta aldaketarako grinarik ez badago, nahiko lasai ibili zaitezke, baina ez  ezazu inoiz zure aurkaria gutxietsi, eta prest egon zaitez erreakzionatzeko edo kanpaina guztia rekonfiguratzeko.
    • Zure aurkariaren borrokarako grina makurrarazi behar duzu. Bai, bai, ondo irakurri duzu.
    • Komunikazioa lekutu egin behar duzu, baita udal hauteskundeetan ere.
    • Komunikazioa ez da prentsa, eta prentsa-bulegoa eta komunikazio-zuzendaritza bi gauza eta bi ekipo ezberdin izan behar dute. Komunikazioak, politikan edo negozioetan, zuzendaritza funtzioa betetzen du, prentsa-bulegoak ordea, ez.

      Hauteskunde kanpaina prestatzeko 15 aholku

      Irudia | Hauteskunde kanpaina prestatzeko 15 aholku | Ezezaguna | LGPL
      estrategia, hauteskundeak, kanpaina, komunikazioa

      6 pentsamendu “Hauteskunde Kanpaina Prestatzeko 15 Aholku”-ri buruz

      • “Hautagaia aukeratu behar duzu, eta gainerako guztiak horren baitan kudeatu. ”

        Ezker Abertzaleak, kolektiboaren izenean edo, ez dio inoiz eman aparteko garrantzirik hautagaiei. Errore bat da? Iraganeko kontua?

      • Joseba Kamio

        Eskerrik asko irudia sartzeagatik ^__^ Saiatu naiz, baina alperrik. Editore agurgarriak paragrafoak zenbakitu balitu ere, mesede (edizio-panelean ongi agertzen da).

        @Hatz: dudazkoa iruditzen zait ezker abertzaleari buruz esaten duzun hori Arnaldorekin gertatzen dena ikusita… Bestela, hautagaiaren inguruan antolatzeak ez du esan nahi kolektiboa desagertu behar denik. Kudeaketa egoki bat behar da. Areago, kolektiborik gabe ezin dira hauteskundeak irabazi, publikoak gobernua “aurreikusi” behar duelako. Horretarako zerrenda egokitu behar da, baina batez ere alderdiaren eta bere ordezkarien rola ondo zehaztu behar da, agenda paralelorik egon ez dadin. Ezker abertzalearen kasuan aspektu hau oinarrizkoa da, edozein espetxeratu edo “desagerrarazi” dezaketelako edozein unetan. Hortaz, aspektu ideologikoak eta estrategikoak daude koherentzia ideologiarekin batera koherentzia tekniko eta politikoari begiratzeko. Milesker zure iruzkinagatik, aspaldi neukan gogoa kontu horri buruz zeoze idazteko, eta oraintxe eman didazu horretarako aitzakia. Ondo izan.

      • Mila esker zuri.

      • Joseba Kamio

        […] Hauteskunde Kanpaina Prestatzeko 15 Aholku:¬†https://zuzeu.eus/?p=20254 […]

      • Pijus Magnificus 2010-12-20 22:59

        * Gezurrak esan, gezur asko. Manipulatu.

      • Joseba Kamio

        […] Hauteskunde Kanpaina Prestatzeko 15 Aholku:¬†https://zuzeu.eus/?p=20254 […]

      Utzi erantzuna

      Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude