‘Nekane’ orrazkerari ‘Baby bangs’ deitu diote Hollywooden, eta modan jarri da
‘Nekane’ orrazkerari ‘Baby bangs’ deitu diote Hollywooden –
Ameriketako Estatu Batuetatik dator tendentzia berri bat, ‘Baby Bangs’ orrazkera deitu diotena; tendentzia berria bai agian, baina ez berritzailea. Izan ere, Euskal Herrian aski ezaguna zen aspaldi. Vaya Semanitak ‘Nekane’ orrazkera bezala deitutakoa, aizkorakadarena, hainbat espainiarrek burlaz erabili izan dutena ezker abertzaleko emakumeak etiketatzeko. Orain ordea trending bihurtu da. Eta bapatean modaren abangoardian kokatu dira Ernai eta Aitzinako gazte andana. Arranopola!
MagazinSpain aldizkariak Eduardo González estetizistaren iritzia jaso du.
‘Baby Bangs’ orrazkeraren ezaugarriak honakoak omen dira:
-“Orrazkera honek aurpegiera gaztetzen du supituki, baina, ez da mundu guztiarentzako egokia. Aurpegi oso simetriko eta aurpegiera xuabeko jendearentzako da egokia”.
-“Ile xerloak jausten uztean, aurpegia markoztatzen da nolabait, looka leunduz eta efektu xuabe bat lortuz”.
– “’Baby Bangs’ orrazkeraren sekretua zera da, kopeta-ilea kopetaren erdi aldera moztea eta puntak desfilatuz egitea, mugimendua eta itxura freskoa emateko”.
-“Aurpegiera leuneko jendearentzat gomendagarria izateaz gainera, garrantzitsua da kopeta zabala izatea kopeta-ile berezi hau luzitzeko. Ile-jokua erakusteko nahikoa distantzia egon dadin”.
#HarrapazankTxiribiton
Emma Watson, Emma Roberts, Clara Lago y Úrsula Corberó tienen algo en común y no: Al flequillo ‘Nekane’, los americanos lo han llamado ‘Baby Bangs’ #CriticsChoiceAwards pic.twitter.com/gbGGJrqzGT
— El deleite del lujo (@DeleiteDeLujo) 2018(e)ko urtarrilak 12
Espainiarren karma txarra: bizitza osoa barre egiten “el flequillo de las vascas” delakoari, eta, orain, modan jarri zaie, “Baby bangs, el flequillo de las celebrities” izenarekin. pic.twitter.com/9e5ftC6hqL
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko urtarrilak 19
Eta, gainera, azaldu egiten dizute teknikoki. pic.twitter.com/tPhfL1Mvdl
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko urtarrilak 19
#LalpeTrends: Los “baby-bangs” son uno de los peinados de moda entre las modelos y celebrities. #LalpeHumanHair pic.twitter.com/SbSy5Z3ZqY
— Lalpe Human Hair (@LalpeHumanHair) 2016(e)ko abuztuak 19
Tendencia atrevida: Copete corto o “baby bangs”: El copete cae dentro de un estilo de peinado que toda chica h… http://t.co/LNfM8jCsY1
— Azul Cielo (@AzulCielo_Mx) 2015(e)ko urtarrilak 16