2017ko irakurriena ZUZEUn
2017ko irakurriena ZUZEUn –
Orainkari horizontala da ZUZEU, zerbait esateko duen orori zabalik dagoena, bertara hurreratzen garen zuzeulari guztion artean egiten duguna. Horrelaxe izan da aurten ere, izan ditugun sinadura, iritzi emaile, iruzkingile eta irakurleei esker.
Guretzat leiho honetan argitaratzen diren sarrera guzti-guztiek dute garratzia bera, eta irakurlea da, zein irakurri eta arreta nori eman erabakita, hauek saritzeaz arduratzen dena. Azpian zerrendatu ditugun hamaika hauexek dira, bukatzear den 2017 honetan, irakurrienak izan ditugun sarrerak:
Urte zaharra ondo bukatu eta berria hobeto hasiko duzuelako esperantzan, eskerrik asko ZUZEUren parte izatearren:
.
Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari (Gaztañe Arnostegi) +20.000
Josebe Iturriozek barkamena eskatu du (Bixio Irrisarri) +10.000
Errealak ez du esteladarik nahi (Zuhaitz Ordoki) +8.500
EH BILDU-ren hanka-sartzea (Zuhaitz Ordoki) +7.000
Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa (Nakor Gonzalez) +6.000
Juan Kruz Mendizabal zakurretara (Oier Aranzabal) +6.000
Partitzeko tenorea (Hasier Etxeberria) +5.000
Nora garamatzate Aralarko pistek? (Josebe Blanco) +4.000
Nafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoa (Bixio Irrisarri) +4.000
Minbizia dut (Hasier Etxeberria)* +4.000
Maite ditut, maite, gure euskalkiak, batua estaltzen didatenean (Santi Leoné) +4.000
.
* Joan den martxoaren 29an zendu zitzaigun Hasier oso presente dago, oraindik ere, 2017ko sarrerarik irakurrienen zerrendan. “Minbizia dut” sarrera, esaterako, 2016ko irail hasieran idatzi zuen; iazkoa da, beraz, baina aurten gehien irakurri den testigantzetako bat dugu.