Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa

Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa –

Denis Itxaso PSE-EEko diputatuak zabaldu du bideoa Twitterren. Ramón Rubial fundazioak Eibarren antolatu duen formazio eskolaren inaugurazioan bertsotan aritu da Arkaitz Estiballes EHBilduko zinegotzia. Aurrekontuak, fiskalitatea eta 155aren itzalak itzal, garai berrien seinalea ote da?

Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa

Honako bertsoa bota du:

Ez dakizue baina Bilduko
zinegotzia naiz, hara!
Eta ez dakizue ze ilusioz
etorri naizen bertara
gure herrian gertatu dena
noski oso gogorra da
Baina hurrengoei hipoteka hau
ezin diegunez laga
Eider maitea etorri hona
zure indarrak atara
Animo euskal sozialistak
bidean batuko gara.

Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa

17 pentsamendu “Arkaitz Estiballesek PSE-EEren ekitaldian bota duen bertsoa”-ri buruz

  • Hauek dira sozialistak gure herrian, ez ahaztu:

    https://pbs.twimg.com/media/DPjZAnNWsAAgDT5.jpg

    • Ikusi noizkoa den mezua: 1899koa! Eta gero amnistia eskatzen dugu …

  • Deigarria bezain kezkagarria egiten zait hainbeste “betondo” edo haserre-aurpegi ikustea berri itxaropentsu honen lehen feedback moduan.

  • Animo Psoe!
    Segi gogor Euskal Herria suntsitzeko ahalegin horretan!
    Bidean batuko gara.

  • Psekoak sozialistak?
    Eta GAL ahaztuta duzue jada?

  • PSOE eta “euskal sozialista” Oximoron bat.

    • Nire ustez benetako oximorona “euskal sozialista” da. Argi dago auzo lana gure kulturaren ezaugarri nabarmena izan dela, baina komunala eta jabego propioaren mugak beti argi edukita, eta mugarriak sakratuak izan dira. “Bakoitzak berea Jainkoaren legea”. Argi dago PSOE, PCE eta abarrek zer kastaren baitan bildu duten beren uzta.

  • ETAkoek gainera ez zituzten sekula PSOEko kideak erahil.

  • ganbaratxotik 2017-11-27 20:23

    Oraindik baleude Toribio Etxeberria eta Juan San Martin bezelako sozialista euskaltzaleekin nola ez ba batu bidean, Anasagasti eta antzeko “Goicoechea”-tar horiekin baino errezago.

  • Dudarik ez dago, ganbaratxo, kontuan izan behar dugu ezker abertzalearen zati oso bat, Euskadiko Ezkerra, sozialisten lerroetara igaro zela. Ezker abertzaleak beti izan du espainiar ezkerrarekiko horrelako konplejua, euskal abertzaletasuna beti “atzerakoia” eta baserritar zalea iruditu zaiolako. Eta ba al dago munduan ezker abertzaleko kide bat baino gizaki-emakume modernilloagorik? Inolaz ere, guztiek gainetik kendu nahi dituzte apaizkeria, gure kulturaren usai zaharra, gure txikitasuna internazionalismoaren megalomaniaz gainditu nahirik.

    • ganbaratxotik 2017-11-28 21:48

      EE eta EAJren porrota itzela izan da PSEko mundua euskaltzaletzeko garaian. Ezker Abertzaleak ere ez du asmatu eta lagundu orain arteko estrategiekin. Espainiako errealitate hutsean bizi diren horiek ezkerretik Euskal Herria aitortzera ekartzen saiakerarik bada, nik txalo.

      • Arrakasta bistakoa PSOEk izan du, EAJ (are gehiago) erdaltzaletzen eta errejionalismoan finkatzen. Euskaldunon komunitatea egun baino askoz sendoago ageri ez den bitartean, PSOEk, PP-k eta enparauek ez digute errespeturik erakutsiko, eta orain arte bezala, euskaldunak zokoratzeko ahaleginean jarraituko dute jo eta sua. EAJren zain egotea alferrik da: bere hizkuntz politika euskaldunak gozo-gozo urtzen uztea du helburu, hots, egonkortasuna, baita asimilazioan eta desintegrazioan ere.
        Galdera da ea erakunde subiranistek (EHBildu, LAB, ELA…) euskaldunen biziraupenaren aldeko benetako apustua egingo duten ala ez (eta ahal bait arinen, zulorantz goaz eta).

        • Nik flipatu egiten dut irakurtzen ditudan kategoria batzuekin.
          Jende bati ezinezkoa zaio ulertzea jendea integratu eta komentzitu behar dela eta hori epe luzeko lana dela eta ez dela konbikzio maximalista hutsez bideratuko.
          Ezker abertzale eta erakunde suberanistei aski zaie betiko leloa errepikatu eta betiko etsaiak seinalatzearekin: hori da beren erlijio santua. Horrek, noski, ez du zer ikusirik aberri eraikuntza eta euskalgintzaren indartzearekin, gauza taktiko bat da euskal arazoaz betiko ahoberoek beren konzeptu maximalistekin erabilpena egiteko.

          • ganbaratxotik 2017-11-29 15:39

            EAjk orain PPrekin ituna. Aspalditik dakarren asmoari darraio: PPren bozka batzuk zakuratu, batez ere Erkidegoko hateskundeeri begira. Beno, abertzaleon ikuspegitik hobe horrela jakina. Beste aldean, ezkerrean, ez al dugu ere abertzaleok lehia berean jardun behar?. Maila batean Araba eta Nafarroan aurrerapenak ikusten dira. Gipuzkoa eta Bizkaia dira erronka nagusiak. Baina horretarako hegemonia partekatu beharra dago elkar onartuz. EAJ aliantzetarako eskubide osoa duen bezela bere taktika eta estrategiegi men eginez. Era berean onar dezala behingoz Ezker Abertzaleak ere izan dezakeela horretarako aukera, behin eta berriro demonizatu gabe abertzaletasuna eta ezkerzaletasuna ura eta olioa balira bezela.. Horrela agian abertzaleak (euskaltzaleak) noizbait gehiengo erabakiorra izan gaitezke. Estiballes-en keinua bide horretan pausotxo polita izan da. Euskalzaletasuna nagusi izatea gure HERRI-AFERA izan beharko luke (Cuestion de estadoaren) parekoa.

  • Abertzale zintzoek ez al dute nahikoa jadanik bozkatzeari uzteko? Ezker Abertzalearenak ez du izenik, orain dela hamar urte eskas izan balitz baietz bere etxea mehatxuz margotua izan, eta begira orain. Hamaika ikusteko jaioak gara!

  • Ene Ganbaratxo, ezker abertzaleak eskubidea du eta gainera lotsarik gabe praktikan jartzen du besteari leporatu egiten diona berak eginez. Hori bai, ezker abertzalearen estrategiak zer onurak ekarri dizkion gure herriari norbaitek esplikatu beharko dit ez baiditut inon ikusten. Ezkertiarra eta abertzalea izatea noski dela posible baina ezker abertzalearen kasuan olioa eta ura dira zoritxarrez. Gure herritarren eta abertzaleen arteko kohesioa izorratzeko etengabe aritu da eta ari da lanean. Hori bai, jokaera eskizofreniko metodologikoa darabil eta atzo herrian lapurra eta tribunaletara eramaten dena gero GEDko mobidetan bat egiteko ez du arazorik eta gainera oso sinpatikoak izango dira. Euskaltzaletasuna noski beharko lukeela gure arazo nagusienetakoa izan baina euskaltzaletasuna ezker abertzaleari ez zaio politika eraikitzaileak egiteko esparrua iruditzen, alderantziz baizik, etengabe matraka emateko aitzakia da.

  • Horregatik zoazte zuek 155ekoekin eskutik hartuta?