Wasaterapia

Wasaterapia –

Ederrak dira hitzegitea eta jolastea, baina oraindik ederragoak esanahi bikoitzeko mezuz betetako elkarrizketak izatea, eta jolasteko prest dagoen norbait topatzea.

  • Jolasteko prest?

Dibertigarria da jolastea, baina tokia eta egoera egokiak izatea ezinbestekoak dira jolasa jolas izaten jarraitzeko eta ekidin daitezkeen arriskuak ekiditeko. Beraz, aukeran, nahiago mugikorra eta gau partea.

Jolas guztietan bezala, hontan ere badira arauak. Kasu honetan bakarra: birtualitatearen muga ez zeharkatzea, eta ondorioz, norbere fantasia eta desioei mugarik ez jartzea.

Bi gautxori, mugikorrak eta wasapa. Ezta gehiago behar txispa batek sugarra sortzeko. Sugarra beroaldi geldiezin bihurtzeko eta beroaldi geldiezina orgasmo.

Jolasa martxan da, eta honek ez du atzera bueltarik. Konturatu orduko bata izterrak estutzen ari da eta bestea galtzetan tokia egin nahian.

Baten hankartean dagoen hezetasunak bestearen sexuari bidea errazten dio, eta irudimenari esker batak bestearen gorputza muxu lizunez estaltzen du, laztantzen du, koxka egiten dio.

Mezuen tonoa berotzen doan einean, batak bestea  biluzten du, batak bestearen beharrak asetzen ditu.

  • Ez dakizu honek nola jartzen nauen

Bero-bero, gogor-gogor eta arnasari eutsi ezinik, bata bestearen gainean jarri eta erritmoak sinkronizatuz hasten dira bultzaka, sartu-ateraka… Eskuen laguntzaz batak alua laztantzen dio ta besteak ipurdia, elkarrekin orgasmora iristen diren arte.

Ederrak dira hitzegitea eta jolastea, baina oraindik ederragoa larrua jotzea.

Wasaterapia

Wasaterapia
bikote harremana, doping teknologikoa, harreman sentimental edo sexualak, sare-sozialak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude