Plagioaren mugak
“Kopiatu eta Itsatsi” teknika oso ohikoa izaten da zine musikagileen artean. Nino Rotak, adibidez, ez zuen lotsa handirik izan The Godfather pelikulako musika plagiatzeko; autoplagiatzeko, behintzat, aldez aurretik “Fortunella” pelikularako erabilia baitzuen. Eta Ernio Morriconek ere Ravelek boleroari baino buelta gehiago eman zion txistuari Clint Eastwoodek tiroak botatzen zituen bitartean. Okerragoa da, baina, beste baten sorkuntzaz baliatzen direnean. “Song for Bob” piezaz ari ari naiz, “The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford” pelikulakoa berau. Bidez batez esanda, pelikula bikaina. Hasieran ez, baina segundoek aurrera egin ahala Laboaren “Izarren hautsa” ekartzen du gogora, ia notaz nota, elipsi susmagarriek (nota hilek) lagundurik. Plagioa ala kasualitatea? Entzun eta epaitu.
Egia da! Plagio izugarria da!
Eta ezin al du izan kasualitatea?
Oso ondo mozorrotua dago, baina antza harrigarria da. Dena dela, “euskal plagio”rik handiena Naomi Shemer israeldarraren “Yerusalayim Shel Zahav” (Urrezko Jerusalem Maitea edo) kanta da, 1967ez geroztik Israldarren kanta kuttuna… eta sionismo gordinenaren himnoa:
http://www.youtube.com/watch?v=doltSOnwt64
Laboaren “Ihes egitea balitz” melodia bera, ezta? Berez, Xenpelarrek erabilitako euskal herri-doinua da. Hasiera batean ukatu bazuen ere, Shemerrek plagioa aitortu zuen azkenik: sehaska kanta batetik hartu zuen, nonbait.