45. Euskal Liburu eta Disko Azokari buruz jakin beharreko guztia

Mzk1MQ==

Durangaldeko Anboto astekarian abenduaren 4tik 8ra izango den 45. Euskal Liburu eta Disko Azokaren gaineko ale monografikoa argitaratu dugu elkarrizketa, albiste eta erreportajeekin beteta. Publizitatea ere badago, jakina, baina ulertuko duzuenez, beharrezkoa da. Anbotoren webgunetik jaitsi dezakezu PDF formatuan. Besteak beste, gai hauek landu ditugu.

–    Lehenengo hiru orrietan Azokaren inguruko egitaraua eta stand bakoitzaren kokapena erakusten duen mapa jaso ditugu.

–    Urtzi Urrutikoetxea kazetariak Kurdistanen gaineko mahaingurua zuzenduko du Azokan eta Kurdistanen korrespontsal emandako sasoiak gogoratzeko eta hango errealitatea hobeto ezagutzeko gogoetak konpartitzeko eskatu diogu.

–    Aurten Imanol Urbieta musikari zarauztarrari emango diote Argizaiola saria.

–    Erotismoaren gaia landuko duen Azokako sarrera hitzaldian Joxemari Carrere ipuin kontalariak ‘Maitasunaren arbola’ izeneko ipuin-konferentzia eskainiko du.  Carreren ustez, “jendarteak sexu harremanak zelan ikusten dituen islatzen dute ipuinek”.

–    Ahotseneak, sortzaile euskaldunek euren lanak zuzenean eta hurbiltasunez herritarrei aurkezteko ekimenak, egitaru mardula osatu du Azokan.

–    Plateruena kafe antzokian Kenzazpi eta Gatibu taldeen kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste..

–    Zelangoa ote zen Azoka bere sorreran? Sasoi bateko argazki kuriosoak jaso ditugu Gerediaga Elkarteak utzita.

–    Berbaro euskara elkarteak urtero legez Haur Literatur Aretoa antolatuko du: Txikikoenentzako Azoka.

–    Urtero urtero, Arbaso elkarteak, artisautzaren erakuslehio izan gura duen Euskal Denda antolatzen du Azokako egunetan. Aurten bizi oso ibilbideari dagokion Artetsu saria Teresa Ibarrari (Elgorriaga, 77 urte) emango diote 40 urtean burdina lantzen egindako lan oparoagatik.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

2 pentsamendu “45. Euskal Liburu eta Disko Azokari buruz jakin beharreko guztia”-ri buruz