Erabaki zuk zeuk zein iruzurretan erori nahi duzun

Mzk1Mg==

Krisiak hala eskatzen duelako gastu soziala murriztu beharra dagoela esaten dutenean, engainatzen ari zaizkigu. Badakigu-eta nora bideratu den azken honetan gobernuen diru gehiena.

Zaborraren kudeaketa egokia erraustegietatik pasatzea dela esaten digutenean, iruzur egiten ari zaizkigu. Saiatu al dira hain kutsagarri ez diren beste bide batzuk garatzen?

Trafiko arazoak ekiditeko errepide gehiago behar ditugula esaten dutenean, ziria sartzen ari zaizkigu. Ez al gara ohartzen zein industria motari eta gizarte ereduari egiten zaion mesede?

Telebistako programa bat zaborra izan arren audientziak horrela eskatzen duelako jarri beharra dagoela esaten dutenean, gezurretan ari zaizkigu. Noraino aukera ematen digute zentzu kritikoa bultzatzen duten saio inteligenteak ikusteko?

Diru publiko gutxiago dagoela-eta euskara sustatzen dituzten erakundeei laguntza jaitsi egin behar zaiela esaten dutenean, trapukeriatan ari zaizkigu. Sos batzuk besterik ez dituztelako banatzen besteentzako erabiltzen denarekin konparatuz.

Euskararen eguna zalaparta handiz, hainbeste maite dutela aldarrikatuz,ospatzen ari diren honetan ere engainatu nahi gaituzte. Ez dugu gogoratzen atzo artekoa?

Ez dago iruzurgile bakarra, boterea ez duten askok jokatzen dute antzera, eta zintzotasun falta badago ere, noski, garbiago diruditen beste eremutan.

Kontua zera da: nork engainatua izan nahi duzu? Zuk erabaki.

Irudia | iruzurra | zentolos | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Erabaki zuk zeuk zein iruzurretan erori nahi duzun”-ri buruz

  • Nik oraintxe esango nizuke nork engainatua izan nahi dut; ez al daude iruzur goxo eta gustagarriak?

  • Frantzian bizi nintzenean buzoian jasoten genituen horrelakoak. Agian 5 edo 6 bidente ezberdin: Ali, Mohammed, grand voyant Safa… hori bai, denak telefono zenbaki berarekin…