‘Waka Waka’ gaur BECen!
Maiatzean iragarri zuten eta uztailean, San Ferminen bueltan jarri zituzten Shakirak gaur Barakaldon emango duen kontzertuko sarrerak salgai. Sarreren batez besteko prezioa saltoki ofizialetan 80 eurokoa izan bada ere, Interneten 140 euroan egon dira sarrerak salgai azken asteotan. Eta krisia gora behera, ez dirudi estualdi ekonomikoak jendeari gehiegi eragin dionik, sarrera guztiak agortu egin baitira.
Duela hilabete Sale el Sol diskoa aurkeztu eta iragan ostegunean Madrilen 19.000 ikus-entzuleren aurrean abestu ondoren etorriko da gaur Barakaldora, eta ikusmina ikaragarria da “Waka Waka” bera edota “She Wolf”, “La Tortura” eta “Hips Don´t Lie” singlea entzuteko. Bihar berriz, Bartzelonan jarraituko du ‘Shakira Live in Concert’ birarekin. 50.000 milioi disko salduak ditu Shakirak, eta mundu mailako musika sari garrantzitsuenetan 200 hautagaitzatik gora izan ditu.
Baina sarrera ordaindu ezin izan dugunontzat, beti geldituko da youtube.
Shakirak zelan dantzatzen duen ikustea ikaragarria den arren, kosta egiten zait pentsatzea ze ikuskizunengatik ordainduko nituzkeen 80-140 euro!
ba ni oraintxe heldu naiz bertatik, 51 euro ordaindu ditut zehazki, eta espektakulua ikaragarria benetan. garestia? bai, baina ez dut uste bizitzan shakira ikusteko aukera haundirik izango dudanik, beraz… emakume galanta!