Kataluniako egoera korapiltsua
Kataluniako egoera korapiltsua –
Joan den ostegunean alde bakarreko independentziaren aldarrikapena egin ondoren, eztabaidatsua den 155 artikulua indarrean ezarri du Espainiako Gobernuak. Ondorioz, bi gobernu izaten ahal dira Kataluniako Generalitatean: bata espainolista edo unionista, Soraya Saenz de Santa Maria Espainiako lehen ministroaren ordezkariak zuzenduta, eta bestea Puigdemont independentista katalanak.
Independentistak amore emateko gai ez dira eta arrazoi askorekin. Espainiolisten aburuz, urriaren lehenengoan egin erreferenduma ez da legezkoa; ez da ere erreferendumik izan, mundu zabaleko prentsa seriosa guziak hala baieztatu arren.
Honetaz gainera, jazargo handi bat badago «erreferendumik ez dela izan» eta «egindako erreferenduma legez kanpokoa» dela esanen artean; erreferendumik izan ez balitz, ez zen legezko ala legearen kontrakoa izanen; ez zen izanen eta kito. Beraz zerbait ez ohikoa euren baitan sentitu dute alderdi espainiolistek eta hainbat herritarrek tankera honetako kontraesanak munduratzeko. Botoen eragozteko urriaren lehengoan hainbeste indar polizial eta militar Espainiatik Kataluniara igortzeak Kataluniako egoera berezi-berezia bururatu digu. Botoa eman nahi zuten herritarren aurkako zapalkuntzak, frankismotik gaur arte ikusi gabekoa izan da; gaur dauden komunikabideek dituzten sistema sofistikatu eta azkarrari esker, egun baten buruan munduaren itzulia egin dute irudiek eta segurik jende prestu askoren kontzientzia piztu dute; askok ohartu duke Espainiako «demokrazia berriak» zahartu eta zahartzaroko eritasunetara heldu dela.
Adituek diotenez 155 artikulua, eta «Espainiako Autonomien Estatua» delakoarekin kontraesanea dago. Hain zuzen ere, bigarren kontzeptua lehenago dator konstituzioaren testuan, eta zuzenbidean ohi denez, ondoko artikuluek ez dituzte aurrekoak ezabatzen. Nire ustez, interpretazio zuzenago batek ulertaraziko liguke, Kataluniari dagokionez, 155-garren artikulua errebisatu eta zehaztatu beharko litzatekeela «Autonomien Estatuaren» kontzeptuari atxikitzeko.
155. artikuluan oinarriturik, Madrilen «gerizapean» dago Katalunia; bertakoek euren gauzez arduratzeko gai ez bailiren. oso lanjerosa da Madrilek izendutako ministroak komunikabideez, bertako administrazioaz eta hezkuntzaz ardura daitezen, zentzura izugarri batek babesturiko sistema batean ezarriko baitute guztia.
Ez da batere zuzena bederatzi hilabetetan zailtasunez osatu den eta gehiengo absolutua lortu ez duen Rajoy-ren gobernuak, honetaz gainera Kataluniako bosgarren indar politikoa denak, Generalitatearen zuzendaritza har dezan; hau da benetako estatu golpea, eta ez Kataluniako abertzaleek zilegitasunez antolatu duten erreferenduma.
Askoz kezkagarriagoa da munduko beste estatuek eta erakundeek Espainiari ematen dioten bermea. Orain arte dakigunez, Venezuelak eta Kosovok onartzen dute Kataluniaren independentzia; artikulu horren idazteko unean, Finlandia eta Argentinak honi buruzko eztabaidetan ari dira. 1936. urtekoarekiko antza duen egoera batean gaudenik galda diezaiokegu geure kolkoari: garai haietan Espainiako gauzetan ez zuten sartu nahi Europako demokraziek, baina 40 urte iraun zituen Francoren diktadurari bidea ireki zioten. Deitoragarria litzateke gauza bera orain gertatzea.
Arazo judizialtzat jo ordez, arazo politiko hutsatzat jo behar da Kataluniaren arazoa: bere etorkizunaz erabakitzeko herri batek daukan eskubidetzat alegia. Independentzia aldarrikatu ondoren Katalunian Madrilek inposaturiko 155 garren artikuluaren aurka ekiteko Kataluniako abertzaleek duten indarra zibil desobedientzia eta greba masiboak dira, indarkeriarik gabe. Orain arte Katalunian ikusi den indarkeria bakarra Espainiako polizia eta guardia zibilarena da, baita nahiko libroki ari diren talde ultra eta faxistena.
“Joan den ostegunean alde bakarreko independentziaren aldarrikapena egin ondoren, eztabaidatsua den 155 artikulua indarrean ezarri du Espainiako Gobernuak. Ondorioz, bi gobernu izaten ahal dira Kataluniako Generalitatean: bata espainolista edo unionista, Soraya Saenz de Santa Maria Espainiako lehen ministroaren ordezkariak zuzenduta, eta bestea Puigdemont independentista katalanak”.
Ba ez horixe. Une hauetan gobernu bakar bat dago Katalunian: Estatuak ezarri duen gobernu probisionala soilik. Gobernu bat ez da bakarrik gobernu bat dela adierazten duen taldeak, baizik eta horrez gain botere erreala duenak. Hortaz, Gobernu bakar bati buruz hitz egingo genuke kasu honetan.
Aipatzen duzun gobernu horrek (inperialismoarena) ez du lurraldeen kontrola. Daukana da mediatismoaren kontrola eta bunkerizatuak daude. Urriaren bata ikusi genuen nork zuen lurraldeen kontrola. Kontrol hori Estatuaren Jefatura (Estat catalá) eskuetan dago. Ezin da konfunditu Estatuaren Jefatura eta haien errepresentanteak (PdeCAT, Esquerra, etabar), hau azkenak bakarrik dira tresnak/bitartekoak.
Gauza bera gertatzen da Espainan: nork pentsatzen du Rajoy, PP, PSOE etabar Estatuaren Jefatura direla?
Katalunyaren Estatuko Jefatura ez dago Belgikan ez eta Madrilgo presondegian Katalunyako lurraldeetan baizik