Txutxi Ariznabarreta: “EHn liluratuta gaude Kataluniarekin, baina epel antzeko bide bat zabaltzeko”
Txutxi Ariznabarreta –
Atzo Bartzelonan, Sant Pere Més Baix kaleko Cervantes eskola atarian erreferendumaren emaitzen zain geundela, tartetxo bat lapurtu genion bertan zen Independentistak Sarea ekimeneko Txutxi Ariznabarretari, hurbileko Orio tabernan zerbait hartuaz bat jardunaldiaren eta, are Kataluniak atzora arte egin duen bidearen bilan azkar bat egiteko.
“Oso hunkigarria izan da alde batetik”, adierazi zigun dimarrak, “eta bestetik, prozesu eredugarri honen gakoak ikusten eta ikasten joateko aukera izan dugu. Prozesu honek parametro berri batzuk jartzen ditu joku mahaian. Horrelako prozesu hain demokratiko eta baketsurik eta, batez ere, hain parte hartzaile eta herrikoirik orain arte ez da eman mundu mailan. Eta justu espainiar Estatua erantzuten ari da parametro zaharrean, egurtuz, ukazioaren bidez, errepresioaren bidez; horren aurrean argi gelditu da Kataluniak irabazi duela, nabarmen”.
“Herri bat eta urnak armei aurre egiten ikusten ari da hemen, eta hori kriston irudia da. Hauek aurreko astean lortu zuten jada nazioarteko agendan kataluniar prozesua jartzea, eta mundu osoko fokoak katalunian jarrita egon dira. Foko horien aurrean ikusi da herri bat aurrera egiten, eta herri bat martxan dagoenean oso zaila da hori gelditzea”.
Kataluniako bideak arreta izugarria (eta ilusioa) piztu du Euskal Herrian, egunotan bertaratutako euskaldun andanak erakutsi dutenez. Katalanei elkartasuna adierazi eta erreferenduma aurrera eramateko laguntza ematera etorritakoek frogatu ahal izan dute asko dugula ikasteko.
“Nik kontraesantxoa ikusten dut horretan. Euskal Herrian jende guztia guztiz liluratuta Kataluniako prozesuaz; gaur ere seguruenera milaka pertsona etorri gara. Eta lilura hori ikusita han bertan zein epel gauden antzeko bide bat zabaltzeko. Zentzu horretan Kataluniatik mezu oso argi bat jaso dugu, indartsua eta ilusioz betea. Borrokatuz gero, ametsak egia bihurtzea posible da. Argi eta garbi esan digute, independentzia posiblea da, posiblea da nola Katalunian, hala Euskal herrian”.
Katalanek oraindik ez dute erakutsi indarraren erabilerarik gabe indenpendentzia lor daitekeenik. Partida ez da amaitu, euskaldunok ondo dakigun bezala espainolak denetarako prest daude. Nazioarteak hitza altxa du, baina inork ez du konpromezurik hartuko, politikan ez dagoelako lagunik. Espero dut oker egotea, baina apostu egina dut katalanek ez dutela errepublikarik osatuko.
Lider abertzaleak pelikulak montatu beharrean gure nortasun ikur garrantzitsuena, hizkuntza, desagerpenerako bidetik ateratzen ariko balira EH askoz hobe legoke alde guztietatik begiratuta
Txutxi ariznabarreta plaza publikoan azaltzen dan bakoitzean zera pentsatzen dut . Joder motel ze freskotasun gutxi, ze erakarpen gutxi. Ezinaren edo frakasoaren beste aurpegietako bat dela iruditzen zait. Motibazio askatzaile gutxi mugitzen duenetakoa.Nere herriko gure esku dagoko jubilatuak sortzen didaten sentimentu antzekoa.(ta hala ere maite ditut)
Kataluiniakoak lilura? Mirespen handia? Ez ta ere . Hunkidura ta elkartasuna bai errepresioaren aurrean. Estelada gorri bat daukat zintzilikatua nere etxeko balkoian.
“Molestatzen” dit ere nere inguruan hainbeste “liluratu”rekin topatzea eta hain fundamentu gutxi edukitzea gertakizunak aztertzeko eta ulertzeko(ta hala ere maite ditut).
Epel dagoela euskal giroa hemen antzeko bide bat zabaltzeko? Jope , ni nahiko konbentzitzen ari naiz kuestio nazionala euskal herriko klaseen gatazkaren motorraren kontu hori nahiko idei “aberiatua” dela . Errebolta paketsu interklasista bat gertatu daiteke euskal herrian? . Agian bai.Baina nahiko inprobablea iruditzen zait hemendik gutxira edo urte gutxira.Hemendik 100 urtera? Nork daki?
Nik nahiago txikitik; zapalketa jenerokoa,soziala eta nazionala modu problematizatuan ulertzea eta ingurunean hala ekitea ta euskaraz saiatzen bizitzen urbe erdaldun honetan. Muxuak denoi.