Kontxako Bandera 2017 (inkesta)

Kontxako Bandera 2017 (inkesta) –

Urteko estropadarik estimatuena da Kontxako Bandera, nork brodatu gorabehera. Euskal Herriko arraun denboraldiko hitzordu gorena erabakiko da igandean Donostian. Nork irabaziko du lehia?

Kontxako Bandera 2017 (inkesta)Horixe da jakin gura duguna emakumezkoen eta gizonezkoen estropadari buruzko inkesta banarekin, zure ustez (edo nahiz) nor izango den garaile.

Emakumezkoekin hasiko gara, aurtengoa jokatzen den hamargarren bandera da-eta. Berau eskuratzeko aurreratuena Hibaika da, lehen jardunaldian denborarik onena eginda (10.36.02). Errenteriarren atzetik, azken bi edizioetako bandera eskuratzea lortu duen San Juan bi segundura (10.38.68). Apur bat atzerago Orio (10.46.60) eta Arraun Lagunak (10.56.00).

Bi lehenengoen artean lehia estua aurreikusten da, eta apustu etxe ofizialak, esaterako, aukera gehiago ematen dizkio San Juani (1,70 euro euroko) Hibaikari baino (2 euro euroko).

.

.

Gizonezkoen estropada

Kontxako Bandera 2017 (inkesta)

Gizonezkoetan Bermeoarrak aurrea hartuta egingo dute arraunean (18.53.52), lau segundoko aldea baitute Hondarribiarekin ( 18.57.80). Emakumeetan bezala, Orio da hirugarren denbora onena duena (19.03.30), eta haien atzetik, Kaiku. Lau horiexek egingo dute arraunean ohorezko txandan.

Castrok zuen orain arte estropadako denborarik onena, baina Urdaibai zein Hondarribiak bizkorrago egin zuten arraunean lehen jardunaldian. Jardunaldi erabakiorrean Bou Bizkaiak garaipena lortuko balu, errenkadan laugarrena litzateke.

Kirolbeten ustez, Urdaibaik du bandera eskuratzeko aukera gehien (1,40 euro euroko); dexente atzetik da Hondarribia (3,75 euro euroko).

.

 

Kontxako Bandera 2017 (inkesta)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.