Zenbat aldiz egin duzu gaur barre?

Zenbat aldiz egin duzu gaur barre? –

Endorfinak askatzen dituzu gustura barre egin ostean, eta kolesterola jaisten da, odolaren eta burmuinaren oxigenazioa igotzen, mukosak garbitzen, barne-giharrak sendotzen…  Eta gainera, tresna politiko bat da: herri triste bat menperatzea herri alai bat zapaltzea baino errazagoa da. Zerbaitengatik izan dituzte Txinan Barre Tenpluak historien hasieratik. Barre egiteko motiborik aurkitzen ez baduzu, probokatu zeuk barrea. Adibidez, goizero hiru bider egin barre ispiluaren aurrean. Bestela, hona hemen barre egiteko motibo batzuk:

MzU4OQ==

  • Organismo osoa mugiarazten du: Barre egiten dugun bakoitzean 400 gihar mugitzen ditugu, tartean urdaila. Barrealdi on bat 45 ariketa egitearen parekoa da.
  • Lasaigarria da: Burmuinak endorfinak askatzen ditu barre egitean, eta mentalki eta fisikoki lasaitzeko agindua ematen du.
  • Oxigenazioa hobetzen du: Barre egiten dugunean bi aldiz aire gehiago hartzen dute gure birikek, zelula guztien mesedetan.
  • Bihotza indartzen du: Diafragman espasmoak eragiten ditu barreak, eta horrek bihotza masaiatzen du.
  • Sistema inmunologikoa indartzen du: T zelulak ugalduz, infekzioei aurre egiten laguntzen du.

 

  • %60tik gora pertsonek egunean hiru aldiz egiten dute barre, batez beste

Zenbat aldiz egin duzu gaur barre?