Azokara, dirurik gabe

Esate baterako, bookcrossing delakoa izango da. Hau da, nahi duenak bere liburuak utzi eta beste batzuenak hartu ahal izango ditu.  Kukutza gaztetxeak arropa, tresnak, liburuak eta abar eramango ditu azokara.  Objektuak utzi eta beste batzuk hartu ahal izango dira, baina hori baino askoz gehiago izango da: Deshazkundeak birziklaje ikastaroak emango ditu, Agiantza Elkarteak eta Musutruk Ibarrekolandak sortu berri duten denbora bankuaz azalpenak emango dituzte eta Sirakusik ohialak margotzen irakatsiko du eta ADSIS fundazioak boluntariotzaren garrantzia zabalduko du lau haizetara.

Egitarau osoa: http://www.gaztezulo.com webgunean.

Bookcrossing izango da azokan

Irudia | Bookcrossing izango da azokan | Ezezaguna | Creative Commons By SA
azoka, Bilbo, Dirurik gabeko eguna, Kukutza

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude