Izugarria izan da
Izugarria izan da –
Bai, izugarria izan da Kataluniakoa. Bai, bai, hori guztiok dakigu. Ez dago egun guztia hori esaten ari beharrik. Horren zaina non dagoen, zergatia, konponbidea…, ez dago Katalunian. Konplexuagoa da. Eta gaurkoan behintzat, ez naiz horretaz ariko.
Beste kontu bat, erabat diferentea, askok antzeman ez dutena ere gertatu da, ordea. Eta horretaz bi hitz esan nahi nuke. Espainiako Telebistak eta horietan ari den periodista anitz, prentsa nazionala deitzen den horietako editorial eta zutabegile gehientsuenak…, bai, ia denak aprobetxatu dute egoera Kataluniari Procés delakoa utz dezan erregutzeko. Eskatu eta exijitzeko Procés deitua, momentuz bederen, ahanzteko. Procés delako horren aldekoak kakaztatzeko. Eta zergatik ez, mehatxuak ere tartean sartzeko. Erabateko xantaia ikusi ahal izan dugu. Eta zer esan xantaia emozionalaz?
Prentsa nazionala esan dut. Eta zer esan bertako prentsaz? Gaur bertan irakurri dut Noticias de Navarra delakoan zutabegile batek gai hau hartu eta tartekatu duen iritzia edo eskaria, Generalitateari eta Bartzelonako udalari zuzenduz: “les solicitaría desistir de su orgullo y dirigirse a quines nos solidarizamos con el pueblo catalán con una lengua común, libre de traducciones que sirvan para entender los comunicados por los cuales nos interesamos. Ya existen otras muchas situaciones para aplicar su respetable idioma”.
Ingelesak, frantsesak, belgikarrak, espainiarrak, horrela jokatzen dute dirudienez.
Errespetagarria, ondare kulturala, bikaintasuna…, bai, bai, baina xantaia emozionala da ageri bazter guztietan. Izugarria izan da eta izaten ari da. Gora botatzeko modukoa.
Catalanac maleducatu batzuc dira.
Maleducatuac içan ez balira, catalana aspaldi desaguertu liçateque eta harequin batera catalanac oro ere ez lirateque existitzen.
Gora catalan maleducatuac!