Hau Pittu Hauk Uriola sarituko du Aste Nagusian

Hau Pittu Hauk Uriola sarituko du Aste Nagusian –

Uriolak abuztuaren 24an jasoko du saria, ostegunez, arratsaldeko 17.00etan. Haxe da Hau Pittu Hauk hedabidea saritzeko eman duen arrazoia:

Hau Pittu Hauk Uriola sarituko du Aste Nagusian“Hau Pittu Hau Konpartsak Euskara Sariaren bidez Bilbon eta Euskal Herri osoan euskararen alde hainbat eta hainbat taldek eta lagunek egindako lana saritu nahi du Aste Nagusian.

Aurtengo Euskara Saria Uriolari eman nahi diogu. Uriola Bilboko euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen dizkigu geure hizkuntzan eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua. Bilboko auzoetako jaien berri izan nahi duzu? Uriolan aurkituko duzu. Aste Nagusiaren jarraipena egiten duen medio euskaldun baten bila zabiltza? Uriola da zeure komunikabidea.

Uriolak bilbotarroi euskaraz bizitzea errazten digu. Gertuko albisteak euskaraz eskainiz ezinbestekoa den esparru bat betetzen du: Bilboko berriak jasotzea, gertukoak, baita hainbat eragilek antolatutako ekimenen berri izatea ere. Eta erdarazko medioetara jo beharrik gabe. Gainera, denok osatzen dugu Uriola: laguntzaileok, eragileok, irakurleok,… denon laguntzarekin egiten du aurrera eta denon topalekua da.

Hau Pittu Hauk Uriola sarituko du Aste NagusianEuskarazko komunikabideak indartuz euskaraz bizitzeko ateak zabaltzen ditugu. Horregatik bilbotar euskaldunoi dei egin nahi diegu euskarazko komunikabideak indartu, kontsumitu, zabaldu eta erreferentzial bihurtzera”.

Hau Pittu Hauk Uriola sarituko du Aste Nagusian

 

Aste nagusia, Bilbo, Euskara Saria, Euskarazko hedabideak, Hau Pittu Hau, Uriola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude