Asteburu honetan: Patata pastela
Asteburu honetan: Patata pastela –
Asteburu honetarako pastel bat egitea pentsatu dugu, patata pastela. RZ zail xamarra dela pentsatuko duzu agian, baina ari zara jada sukaldean moldatzen eta ez da hain zaila ere. Ama eta izeba datozenerako, parranda osteko egun horietarako ere hala nahi baduzu. Ordu txikitan etxeratzen zaren egun hauetako baten pastela hozkailuan aurkitzen duzunean eskertuko diguzun plazer une hori… Gozatu eta on egin!Â đŸ™‚
…
Patata pastela
…
…
Osagaiak:
- 0,6 kg patata
- 200 g esnegaina
- 30 g oliba olio
- 120 g hirugiharra
- Piper hauts beltza
- perrexila
- gazta
- 25 g ura
Patata pastela
Errezeta:
- Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan gorde ez belzteko.
- Hirugiharra labean erre bandejatxo baten kolore doratu hori izan arte (180º – 25 min). Gero bandejatik atera eta zati txikietan egin.
- Labeko bandeja horretan oinean, oliba olioa zabaldu behatzarekin eta patata kapa bat zabaldu (patata guztiaren herena). 25 g ur ere orain gehitu.
- Patatari gatz pitin bat gehitu, hirugiharraren erdia eta esnegainaren heren batekin busti.
- Ondoren beste patata kapa bat.
- Ondoren berriz gatza, hirugiharraren beste erdia eta horrela patata eta esnegainarekin amaitu arte.
- Piper hauts beltza apur bat gehitu gainean gaztarekin batera. Labean erre 150º tan 25 minutuz eta ondoren 180ºraino 15 minutuz.
- Amaitzeko perrexila gehitu, zerbitzatu eta gozatu…
…
Errezeta gehiago…