Zenbat eta gorago, uzkia ageriago

Zenbat eta gorago, uzkia ageriago –

“Ezin baduzu informazioa zuzena dela ziurtatu, etzazu eman; irudiak gogorrak direla ohartarazi behar baduzu, ez itzazu erakutsi”. Antzeko mezuak zabaltzen dabiltza azken 24 orduetan sare sozialetan, Bartzelonako erasoaren aurrean askok, hedabide eta kazetariak tarteko, izan duten jokabidearekin haserre; bideo eta argazki askotan zaurituak eta hildakoak agertu baitira, ezagutzeko moduan.

Hedabideen kasuan, lotsa emangarria izan da atentatua independentismoarekin eta “turismofobia” deitzen dutenarekin lotzen saiatu direnen jokabidea ere; El País-ena, kasurako. Bide bera jarraitu du gorroto mezuak zabaldu dituen kazetari askok ere, nork zarata handiagoa aterako, beren burua nabarmendu asmoz.

Gurean, Javier Vizcaino izan da, atsotitzak dioen bezala, “zenbat eta gorago, uzkia ageriago”:

.

Zenbat eta gorago, uzkia ageriago

Bartzelona, erasoa, Gorrotoa, Javier Vizcaino, kazetaritza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude