Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana

Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana

Auzolana kontzeptua, marka bat alal zerbait gehiago da? Nora Barrosok eman du bere ustea, Argia aldizkariko Axala blogean.

Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolanaAzken boladan, Eusko Jaurlaritzak irratian jartzen dituen iragarki guztien bukaeran hau entzuten dugu: “Eusko Jaurlaritza. Euskadi, auzolana”. Duela gutxi arte “pertsona helburu” goiburuarekin bukatzen ziren horiek orain “auzolana” hitzarekin amaitzen dira. Iragarkiaren gaia edozein izan daiteke: kotxean alkoholik ez, industria… Baina, testuinguru horretan zer esan edo adierazi nahi du Jaurlaritzak “auzolana” hitzarekin?: Jaurlaritzak auzolana sustatzeko politikak bultatzen dituela, akaso?, erakunde gisa auzolanean sinesten duela?; auzolana gustatzen zaien hitza dela?…

Auzolana hitzaren erabilpena nondik zetorren jakin nahi nuen. Bila hasi nintzen eta orduan, Eusko Jaurlaritzako Agintaritzaren Aldizkariko 2017ko apirilaren 12ko 46/2017 Ebazpenean hau aurkitu nuen.

Kasu honetan, beraz, berariazko ikur bat da auzolana. “Asmoa da argudio iradokitzaile bat erakustea, Euskadirentzat izaera bereizgarri bat duena, gizarte ekintzaile, solidario eta guztion onerako lan egiteko prest dagoen gizarte baten funtsa eta talde-kultura erakusteko;…” eta “…«claim» «tagline» edo literatura adierazpide bat diseinatu da marka eta bere eduki estrategikoa indartzen laguntzeko”. Auzolan hitzak marka baten izaera du hemen, eta horrek kezkatzen nau.

Aldarrikatu nahi dut auzolana marka bat baino gehiago dela. Edo, hobeto esanda, ez dela marka bat, egiteko modua baizik, merkatuaren zein estatuen eskemetatik at dagoena, bizitzan oinarritzen dena, erlazioetan, elkartasunean, alegia, ekinbide anitza dela. Auzolana hitzarekin Kimutx proiektua etortzen zait gogora, edo Oreretako Oinez proiektua, Behauzeko Bizitoki, Egia auzoko baratzea, Gernikako Astra, Lotze Eskalada Taldea, Errigora, herri desberdinetako kontsumo taldeak, gaztetxeak …

Instituzio batek auzolana hitza erabiltzen duen bakoitzean zerbaitek egiten dit krak buruan, auzolana ezin baita instituzionalizatu, zergatik erabiltzen dute? Hitzen merkantilismoaren adierazpena da hau, esanahi herrikoia, sakona eta gertukoa duen hitza marketin helburu batekin lotu, edozein testuinguruan erabili eta esanahia hustu egiten dute.

Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana Kotxean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.