Ibarretxe: “Etorkizunean Euskadik burujabetza defendatuko duen Lehendakaria izatea espero dut”

Ibarretxe: “Etorkizunean Euskadik burujabetza defendatuko duen Lehendakaria izatea espero dut”

Katalunian izan zen atzo Juan Jose Ibarretxe, “Momento Zero” deituriko hitzaldietako batean, Jordi Turull Governeko bozeramailearekin batera.

El Punt Avuí antolatzaileen arabera, izaera hedakorra ei du Lehendakariak, hau da, badakiela zer esan parean duen entzulearengan eragiteko. “Espainiak ez du arazoa Kataluniarekin, demokraziarekin baino”, esan omen zuen jeltzaleak, hedabide gehienek jaso dutenez. Baina eman zituen lerroburu gehiago ere: “Esperantza mantentze du, Euskadik etorkizunean subiranotasun proiektu propioa defendatuko duen Lehendakaria izango duela”, dio Anna Ballbona kazetariaren kronikak.

.

Gailurrerako bidean

Ibarretxe: "Etorkizunean Euskadik burujabetza defendatuko duen Lehendakaria izatea espero dut"Independentziarako bidea mendi tontorrerako igoerarekin parekatu ei zuen Lehendakariak, prozesuaren giltza Katalunian zegoela eta ez Madrilen, esan eta gero: “Guk [berak gidatu zuen Jaurlaritzak], oinarrizko kanpamentua jarri genuen, eta lehen kanpamentura igo, gero oinarrizkora bueltatu behar izan bagenuen ere. Eta katalanak? Orain bigarren kanpamentuan zaudete, urriaren 1ean hirugarrenera igo eta… bozken arabera, Everest zapalduko duzue”.

Ibarretxek 1-O erreferenduma babestu eta Euskal Herriak gaur Kataluniarengandik ikasi beharra duela esan zuen, Estatuak inoiz ez duela galdeketa bat baimenduko gogorarazita, Madrilen gobernuan edozein dagoela ere; “Orain Alderdi Popularra dago, baina gure garaian PSOErekin egin genuen talka, eta gauza bera esaten zuten orduan (…). Espainiar gobernuek aspaldi utzi ziguten garbi ez dituztela onartzen ez Euskal Herria ez Herrialde Katalanak”. Ez bide du ikusten inolako aukerarik adostutako irtenbide bat gauzatzeko.

Espainiari ezer txarrik desio ez, baina Euskal Herriak Katalunia maite duela adierazi zuen Ibarretxek, antzeko helburu politikoak baitituzte. “Orain Katalunian dago olatua, baina etorriko dira nire herrian ere, eta orduan euskaldunak, Madrilen begietara, onak izateari utziko diogu”. Azken esaldi hau, jeltzaleen egungo estrategiari kritika gisa ulertu du, El Punt Avuin, hitzaldiaren kronika egin duen kazetariak.

.

Ibarretxeren esaldi azpimarragarrienak, El Punt Avuiren arabera:

  • “Bizitzan dena da irakaspena. Guk herri katalanetik ikasi dugu”.
  • “Erabakitzeko eskubidea, urriaren 1ean aldeko eta kontrako bozka emango duen jendea izatea da”. 
  • “Orain PP dago, baina lehen PSOE zegoen, eta gauza bera esaten zuen”.
  • “Espainiak ez du arazo bat Kataluniarekin, demokraziarekin du arazoa”. 
  • “Demokrazian, jendea bozkatzera joatea ez da arazo bat, festa bat da. Ez dadila hori galdu”.
  • “Euskal Herria eta Katalunia badirelakoan gaude, eta gure etorkizuna modu librean erabakitzeko eskubidea dugulakoan”.
  • “Lehen, euskaldunak ginen gaiztoak eta katalanak zintzoak, eta orain alderantziz. Ez al da arraroa?”
  • “Jada ezinezkoa da aitzakiak bilatzea; onartu beharra dugu”. 
  • “Prozesuaren giltza ez dago Madrilen, Katalunian dago”.
  • “Prozesuaren arrakasta, edo porrota, bere sendotasunak edo ahuldadeak ekarriko du”.
  • “Euskal Herria zuei so dago, maite zaituztegulako”.
  • “Zuoi besarkada bat ematera etorri naiz”.
  • “Orain Katalunian duzue olatua. Etorriko dira nire herrian ere, eta orduan, euskaldunak zintzoak izateari utziko diogu Madrilen begietara”.
  • “XXI. mendean, demokrazia gabezia da edozer esanda ere ez dela kontutan hartua izango esatea”.
  • “Beldurra eragiten duen egoera bat bilatzen dute, erabakirik hartu behar ez izateko”.
  • “Beste aldekoak mahaian esertzen badira, ez dago aldebakartasunik”.
  • “Denok gara adostutako erreferendum baten aldekoak, baina nola jarriko gara ados mahaian esertzen ez denarekin?”.
  • “Zergatik dira 1-O ukatzen dutenak urriaren 2an gertatuko denari buruzko argibideak eskatzen dituztenak?”
  • “Espainiar gobernuek aspaldi utzi ziguten garbi ez gintuztela onartzen, ez Euskal Herri ez Herrialde Katalanak”.
  • “Espainiari ongi joatea opa diot, anaiatzat eta auzokotzat dut-eta”.
  • “Zero gehiketako nazionalismoak uste du bere burua onartzeko bestea gaitzetsi beharra duela”.
  • “Euskal Herriak baietz esango dio beti Kataluniari. Urriaren 1ean, 2an eta hirurehun urte barru”.
  • “Nik Kataluniari bai bozkatu nuen 2001. urtean”.
Etorkizunean Euskadik burujabetza Etorkizunean Euskadik burujabetza Etorkizunean Euskadik burujabetza

Zer duzu buruan “Ibarretxe: “Etorkizunean Euskadik burujabetza defendatuko duen Lehendakaria izatea espero dut””-ri buruz

  • Amonamantangorri 2017-07-21 12:01

    Kataluniako soberanismotik ahalik gehien aldentzearen aldeko EAJren oraingo politikari egurra ematen ari al da Ibarretxe? Zoragarri.

    Orain hamar urte inork ez luke pentsatuko CiU desagertu eta eskuin katalanista gehiena independentzia prozesu bat kudeatzen arituko zenik.