Youtubek bideo bertikala onartuko du
Youtubek bideo bertikala onartuko du –
Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo. Eskema guztiak hautsi eta oinarri guztiak hankaz gora jarri dituen erabakia hartu du Youtubek: bideo bertikalak onartuko ditu hemendik aurrera.
Mugikorretan emango da lehen aurrera pausoa, eta aplikazioa dinamikoki moldatuko da ikus-entzunezkoaren formatura. Bideo bertikalak, azkenean, sarea errespetu posizio batetik konkistatu du. Behin eta berriz errepikatu zaio jendeari bideo bertikalak ez grabatzeko, eta onartu dezagun, denok egin diegu barre horrela egiten zutenei, bai sare sozialetan eta bai aurpegira. Baina azkenean multinazional erraldoia erabiltzaileen ohituretara moldatu beharrean aurkitu da, eta diotenez, bere aplikazioak edozein bideo formato modu egokian eskaintzeko moduan izango dira, bideo bertikalak barne.
Konpainiak ez du detailerik eman nahi izan erabaki honek beste arlo batzuetan izango duen eraginaz, esaterako, portatiletan edota ordenagailu finkoetan; baina begibistakoa da, pausu agerikoa, hurrengo pausua norabide horretan joango dela.
Bideo bertikalak ez dira soilik “narratsen” kontua izan, plataforma serio eta profesionalek ere baliatu dituzte: Snapchat, Instagram eta Facebook dira adibide batzuk. Tartean, azpimarratzekoa da Playground estiloko bideoek izan duten arrakasta eztabaidaezina. Baina Youtubek ez zituen ikusi ere egin nahi, eta eduki apur bat kontsebadoreagoak ekoizten dituztenek ere ez. Dena den, erabileraren eta kontsumoaren poderioz, ikusleak geroz eta gehiago ohitu dira bideo formato honetara, eta azkenean, bideoen erraldoiak erabaki bat hartu behar izan du: eraberritu ala hil.
Baina gizateriarentzako infelxio puntu esanguratsu bat ezarri den honetan, utz ditzagun gauzak garbi: bideo bertikalak EGIN DAITEZKE, horrek ez du esan nahi, inondik inora, bideo bertikalak EGIN BEHAR direnik. Bideoak horizontalak dira arrazoi oso sinple batengatik: begiak bata bestearen aldamenean dauzkagulako, eta ez bata bestearen gainean. Baina nola ulertuko dute hori bere mugikorra 90 gradu biratzeko gai ez den norbaitek.
Baina beno, nork daki, agian hemendik 10.000 urtetara gizateriak sekulako behatz lodiak garatuko ditu mugikorra erabiltzearen poderioz, eta bideo bertikalak ikustera behartuta bagaude, bada agian hirugarren begi bat atera zaigu kopetan zentzua ez daukan zerbait merezi duen ikuspegitik begiratzeko.
Youtubek bideo bertikala onartuko du
Youtubek bideo bertikala onartuko du
pausua ? pausoa