Arsenal: post-argazkilaritzaren esentzia bera

Arsenal: post-argazkilaritzaren esentzia bera

Duela gutxi, plaza honetan bertan argitaratu zen argazkilaritza lehen eta orain aztertzen duen erreportajea. Bertan Gari Garaialde eta Patxi Lasakarai argazkilariek mundu analogikotik digitalerako saltoa, eta hark ekarritako aldaketak aipatzen zituzten. Zertan aldatu da ofizioa?  Zorrotzenek diote jada argazkilaritzak galdu duela lehen zuen osagai intelektuala, artistikoa. Besteek, aldiz, oraindik ere aldarrikatzen dute automatismotan ito beharrean den instagramen garaiko argazkilaritza ultrademokratizatua.
Arsenal: post-argazkilaritzaren esentzia bera

Plaza hontan bertantxe hainbat gadget aurkeztu dira, halaber. Garaiotarako egindako Trophy Camera edo Restricta Camera esaterako. Post-argazkilaritzaren adibide garbiak dira biak. Kickstarter crowdfunding plataforman Ryan Stoutek aurkeztu Arsenal proiektuak aldiz, argazkilaria eta bere gaitasunak arbuiatzea bilatzen du.


Ez dakizula zer den obturatzailea? Ez dakizula ISOak zertarako balio duen, eta nola erabili behar den? Argazki kamera reflexa erosi eta preset automatikoan argazkiak ateratzen dituen horietakoa zara? Bada Arsenal ikaragarri gustatuko zaizu, den dena zure ordez egingo baitu.

Tresna honek algoritmo bat darabil pentsatu ez dezazun. Subjetua eta ingurunea aztertzen ditu aurre ezarpen batzuk proposatzeko.

Nola funtzionatzen du?

  • Aurrean duzun subjetua aldez aurretik ateratako milaka argazkirekin alderatzen du, “sare neuronal” moduko bat erabiliz.
  • 18 faktoreren arabera finkatzen ditu ezarpenak.
  • Kamararen eta lentearen araberako ezarpenak ezartzen ditu, berauen ahultasunak sahiestuz.
  • Subjetua aztertzen eta identifikatzen du, ezarpen bereziak jartzeko. Mugimenduan dagoen hegazti bat identifikatzeko gaitasuna du, esaterako.

Argazkilaritza da hau ere? Hau ere arte kontsideratu behar dugu? Ez dakit zuk, baina nik zalantzak ditut. Argazkilari ez direnentzako argazki kamera bat da Arsenal.

Arsenal: post-argazkilaritzaren esentzia bera