TRAILERRA Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’

TRAILERRA Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ –

TRAILERRA Mission Pays BasqueDatorren astean iritsiko da Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara Mission Pays Basque filma, Ludovic Bernarden. Aurten “L´ascension” pelikula aurkeztu zuen, eta sona handia lortu du. Élodie Fontan, Florent Peyre eta Daniel Prévost aktoreek parte hartuko dute, besteak beste. “8 apellidos vascos” film espainiarrak lortutako harrera berdintzea du xede.

Hastapenean ‘Espartinak’ (Espadrilles) izena jarri nahi zioten filmari, baina azkenean ‘Mission Pays Basque’ izango da. Baionan, Saran eta Donibane Lohizunen grabatu dute, besteak beste, eta Baionako Festak zein Irrintzi jaialdia ageri dira pelikulan. Bide batez, protagonista euskaldunaren abizena Beitialarrangoitia da.

Trailerra

Sinopsia

Sybille, gazte paristar batek burdindegi (ferreteria) bat erosi nahi du Iparraldean, supermerkatu bat jartzeko. Egina zegoela uste zuen, baina euskaldunek ez dizkiote gauzak erraz jarriko. Azkar konturatuko da euskaldunek ez dutela paristar bat lagunduko, liraina izan arren.

TRAILERRA Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.