Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian
Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian
Zonalde ez-euskaldunetik eremu mistora pasatzeko aukera eman die gobernuak Nafarroako hamabi udali. Lizarrako merindadean daude udal gehienak: Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Murieta, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga; baita Mendigorria (Erriberrikoan) eta Oibar (Zangozakoan) ere.
Bestalde, D eredua apurka zabaltzen doa herrialde osoan.
Gutxika-gutxika bagoaz aitzina. ?
(16-17) Tafalla, Caparroso, Lodosa.
(17-18) Erriberri, Allo, Antzin.
Gora zuek!#Euskara
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) March 1, 2017
Noticias de Navarra egunkarian irakurri dut Mendigorriako zinegotzi talde batek idatzitako gutuna, eta sekulakoa iruditu zaidanez, itzuli eta hemen jartzea deliberatu dut. Iosu Arbizu, Jose Antonio Arizala, Jose Ignacio Armiño, Otxando Irurtia, Eunate Lopez eta Josu Goñik izenpetu dute idatzia; EH Bilduko zinegotziak dira eta alkatetzan daude. Eskutitza Maria Chiviteri zuzendutakoa da, PSN-ko lehendakariari; batzuentzat jada Idoia Mendia aurreratu baitu. Mendigorriaren inguruan ere epelak esan ditu Chivitek, eta zinegotziena erantzuna da.
Uste nuen @IdoiaMendia-k euskararen inguruan esandakoak gainditzea ezinezkoa zela. BA EZ. pic.twitter.com/k7r7cFEzXY
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) March 22, 2017
Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian
Maria Chiviteri
UPN eta PSN-k instituzioetan nahierara gobernatzen zuten garaian, edozein gairen inguruko aldaketa proposamen bat luzatzean erantzuten zuten proposamenak lau urtez behin berresten ziela hautestontzietan. Ordezkaritza instituzionala aski zilegi zen arazoak konpontzeko. Erakundeetan gehiengoa galdu dutenean ezberdin pentsatzen hasi dira.
Mendigorriako Udalak herria zonalde mistoan sartzeko hartu duen erabakiak ez dauka zerikusirik hamar bat gurasok beren seme-alabak aurrematrikulatzeko aukeratu duten erede linguistikoarekin, pentsatzen baitugu pertsonen eskubideak ez direla onartzen kantitate eta portzentaien arabera; herritar bakar baten eskaerarekin baizik.
Bestalde, Chivite anderea, informazioa gehiago kontrastatu behar zenuke gaia haizatu aitzin. Mendigorrian erroldatutako familien aurrematrikulazioak honakoak dira: 4 ume D ereduan, 4 A ereduan, eta 1 G ereduan. Ez dugu ikusten non dagoen herriko errealitate politiko-sozialaren eta euskararen arteko distortsioa. Beste gauza bat da aurrematrikulazioa baino lehenago herrian zegoen giro nahasiagatik, familia batzuk beraien umeak Garesera eramateko hautua hartu izana; eta giro hau sortzeari dagokionez Udal honek ez dauka zerikusirik. Guzti honek Mendigorriako eskolaren zabalkundea kaltetu du. Chivite anderea, ez egin tranparik bakar-jokoan Zonalde Mistoa urte bateko aurrematrikulazio puntualekin nahastuz.
Zonalde Mistora sartzeko eskakizuna egitea aho batez onartu zuen Udalak, eta zure ordezkariak ez zuen txintik esan. Noski, ez zuen ezer esan ez delako agertzen, eta horrela ezin zaio ezertaz informatu.
Agian Mañeruren inguruko informazio gehiago izango duzu; bertan herritarren portzentai handi batek Zonalde Mistora sartzeko eskaera sinatu du, baina alkateak ez du onartzen. Gainero, udalbatzak onartuko balu bere dimisioa aurkeztu lukeela egin du mehatxu. Uste dut alkate hori ondo ezagutzen duzula.