Silvain Pouvreau
Silvain Pouvreau
Silvain Pouvreauren borz obra ekarcen derauzquiçuegu oraingoan:
- Guiristinoaren Doctrina
- Philotea
- Gudu Spirituala
- Jesusen Imitationea
- Euscal Obra Ttipiac
…
Azquen biac ez ciren bere garaian arguitaratu. Obra ttipiac 1892.an eta Jesusen Imitationea 1978.ean. Neuc bi hauec iracurri nituen, 18 urthe nituela, HORDAGO arguitaletcheari esquer, ceinari esquer euscal classicoen mundurat erori bainincen bethicotz.
Laur urthe eman cituen Silvainec Euscal Herrian, non euscará bikain ikassi baitzuen. Bera francesa cen, eta behin Franciarat itzuliric, handic urthe batzuetarat, hassi cen euscarazco obrac arguitaratzen. Euscaldun berrionçat ohore handi handia da Pouvreau eta Materre beçalaco idazle bikainac eduquitzea gure classicoen artean.
Jesusen Imitationearen escuizcribuaren facsimilea conservatu da, ceinaren azquen orrialdea goico argazquian ikusten ahal baituçue eta hemen beherean escuizcribu ossoa 345 argazquitan.
Silvainen idaztanquera, ene aburuz, haguitz ejerra da.
Mila esker Josu. Lehen batueraz edo naffarreraz idatzitako testuek guztiok aberasten gaituzte.
Espainolek ez dute Cervantes edo Quevedo gaitzesten euren antzinako gaztelera batuagatik, era berean hemen gaur euren aurreritziegatik itsutuek bakarrik egiten dute irain. Open your mind.
Haguitz çucena eta esquercecoa çure eritzia!
Pouvreauc Leiçarragaren eta laphurtera classicozco obrac osso ongui ikertu cituen. Honen modura ka, ke, ki, ko eta ku bethi dira hasperenduac. Ca, que, qui, co, cu bethi hasperengabeac.
Gaur egun kha, khe, khi, kho eta khu modura representatutacoac naffarreraz Pouvreauren modu cehatzean beçala ka, ke, ki, ko eta ku adiarazten ditugu.
http://gordailu.bilketa.eus/notice.php?q=id:120119
Silvain Pouvreau jauna linguista eta philologo bikaina ere içan cen. Goico estecan bere euscara-francesa glossarioaren escuzco copia bat 8000 bat hitzetacoa.
Nola erraten duk zentsura nafar estiloan?
Open your mind!
zentsura:
ze => ce
nts => ns
=> censura
Aupa Josu.
Lan ederra egiten ari zara. Gaurko batuaz, garai bateko nafarreraz, bizkaieraz, zubereraz edota edozein euskaraz egindako lana aberasgarria da denentzat eta gure kultura eta literaturarako.
Euskalkiak eta batua haserre ez diren bezala, elkarren osagarriak baizik, gauza bera gertatzen da gaurko batuarekin eta garai bateko nafarrerarekin .
Ez dezagun etsairik bilatu ez den tokian, tamalez, euskararen aurkari aunitz baitugu eta ez gaitezen alferreko kalapitatan murgildu. Denok elkarrekin badugu zer egiterik.
Josuk nafarrera zaharreko testuak eta grafia maite ditu, eta horretaz ahalegintzen da su eta ke. Aitzina bada, Josu, horren beharra ere badugu eta.
Besarkada bat.
Aupa Joseba,
Grecquera classicotic grecquera modernora itzulpenac eguiten dira, baina nehori ez çaio bururatzen grecquera classicoa desaguertu behar denic berria existitzen delaco. Nehori ez çaio bururatzen grecquera classicoaren graphia aldatzea eta originalac ahanci behar direnic.
Euscara edota naffarreraren casua berdina da, baina hemen originalaren ordez berria baino ez dugu topatzen.
Orotatico Euscal Hizteguian ez da aguercen nehon ere adibidez, Leiçarragac erabilitaco “generatione” hitza. Haren ordez “jenerazione” aguercen çaicu. Holaco lan batean eguiatan erabili cen formá aguertu behar liçateque.
Milla esquer çure hitzengatic.
https://www.dropbox.com/s/jbdoicbdud42pvi/Pouvreau%20Lexicoa.txt?dl=0
Silvain Pouvreauc 5 obra hauetan erabilitaco hitz cerrendá. Hitz bakoitzaren aurrean indicatzen da cembat bider aguercen den hitz hori.
Batueraz “alegiazkoa” deitzen zaion aditz moduari geuc “optativo” deitzen deraucogu. Batuerazco LITZ formaren ordez naffarreraz LIZ erabilcen dugu eta LITZATEKEren ordez LIÇATE edota LIÇATEQUE.
LIZ hutsa ez da erabilcen. Bethi ikussiren dugu particularen batequin:
baliz = ba + liz : si fuese
bailiz = bait + liz : porque fuese…
bailiz beçala = bailicen : como si fuese
ailiz = ait + liz : ojalá fuese
licen = liz + en : para que fuese, que fuese
licela = liz + ela : que fuese, mientras fuese
liçate(que) = liz + que : sería
Bethi irreala da. Irreala eta atemporala.